Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Giza arrastoen atzetik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Giza arrastoen atzetik

Leire Larraņaga

1966an sortu zuten Antxietan Arkeologi Taldea. Ordutik hainbat aurkikuntza egin dituzte, ezagunena, Ekaingo koba. Igandero irteten dira historiaurreko aztarnen bila. Uztarria haiekin izan da

Pazientzia handiko lana
Pazientzia handiko lana.  Pazientzia handia eskatzen duen lana da arkeologia. Antxietakoek badakite hori. Orduak ematen dituzte leku bila, eta bese hainbat ordu zuloak egin eta lurra aztertzen, arrasto bila. Uztarriarekin egindako ibilaldian ez dute nahi esatea non ibili diren.  
Satorra lagun
Satorra lagun.  Sator zuloetan azaldu ohi dira aztarnak. Halaxe topatu zuten leku hau ere. Mendian direnean beti behera begira ibiltzen dira, baita taldean ez direnean ere.  
Hirugarren sondeoa
Hirugarren sondeoa.  Udazkenetik ari dira lanean eta hirugarren zuloa dute goiko hori. Antxietakoen iritziz, han bizitako gizakia ehiztari eta nekazari garaien artekoa da.  
Aire librean
Aire librean.  Azterketa gunea aire librean izateko aztarna kopuru nabarmena topatu dute. suharriak, keramika... Baina bertako lurra azidoa denez, hezurrak, larruak... desegin ditu.  
Topatu dute zerbait
Topatu dute zerbait.  22. azalean ere topatu dute zerbait. Labanaz kontu handiarekin atera dute zulotik eta urarekin garbitu ondoren, errazago ikusiko dute aztarna zer den.  
Keramika
Keramika.  Keramika zati bat topatu dute. Garbitu, etiketatu eta gorde egingo dute. Ondoren, beste arrastoekin batera, adituei bidaliko diete azter dezaten 
Koordenadak hartzen
Koordenadak hartzen.  Eskabazioetan ezinbestekoa da koordenadak hartzea, piezen arteko erlazioa ezartzeko. Hemen eskabazioa egin edo ez adituek erabakiko dute Antxietakoen arrastoak aztertutakoan.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak