|
|
|
klik
Giza arrastoen atzetik
Leire Larraņaga
1966an sortu zuten Antxietan Arkeologi Taldea. Ordutik hainbat aurkikuntza egin dituzte, ezagunena, Ekaingo koba. Igandero irteten dira historiaurreko aztarnen bila. Uztarria haiekin izan da
|
|
Pazientzia handiko lana.
Pazientzia handia eskatzen duen lana da arkeologia. Antxietakoek badakite hori. Orduak ematen dituzte leku bila, eta bese hainbat ordu zuloak egin eta lurra aztertzen, arrasto bila. Uztarriarekin egindako ibilaldian ez dute nahi esatea non ibili diren.
|
|
|
|
Satorra lagun.
Sator zuloetan azaldu ohi dira aztarnak. Halaxe topatu zuten leku hau ere. Mendian direnean beti behera begira ibiltzen dira, baita taldean ez direnean ere.
|
|
|
|
Hirugarren sondeoa.
Udazkenetik ari dira lanean eta hirugarren zuloa dute goiko hori. Antxietakoen iritziz, han bizitako gizakia ehiztari eta nekazari garaien artekoa da.
|
|
|
|
Aire librean.
Azterketa gunea aire librean izateko aztarna kopuru nabarmena topatu dute. suharriak, keramika... Baina bertako lurra azidoa denez, hezurrak, larruak... desegin ditu.
|
|
|
|
Topatu dute zerbait.
22. azalean ere topatu dute zerbait. Labanaz kontu handiarekin atera dute zulotik eta urarekin garbitu ondoren, errazago ikusiko dute aztarna zer den.
|
|
|
|
Keramika.
Keramika zati bat topatu dute. Garbitu, etiketatu eta gorde egingo dute. Ondoren, beste arrastoekin batera, adituei bidaliko diete azter dezaten
|
|
|
|
Koordenadak hartzen.
Eskabazioetan ezinbestekoa da koordenadak hartzea, piezen arteko erlazioa ezartzeko. Hemen eskabazioa egin edo ez adituek erabakiko dute Antxietakoen arrastoak aztertutakoan.
|
|
|