Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Iritzia »  Estali gabeko igerilekuak sei urte

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Estali gabeko igerilekuak sei urte

Ina Sagarzazu

Azpeitiko estali gabeko igerilekua 2001eko uztailean zabaldu zuten; beraz, sei urte beteko ditu aurten. Urteotako balorazioa positiboa da, jendearen erantzuna oso ona izan baita. Aurten ekainaren 9an zabalduko dugu eta irailaren 16ra arte zabalik egongo da egunero, 11:00etatik 20:00etara.

Udaran eguraldiak eragin handia izaten du jendearen erabakiengan. Oro har, uztaila izaten da jende gehien joaten den hilabetea; 16:00etatik aurrera, batik bat.

Estali gabeko igerilekua zabaldu ondorengo lehen bi urteetan, 20.000 pertsona inguru pasatu ziren handik denboraldiko; 2003az geroztik, urtero 40.000 pertsonatik gora izan dira igerilekuan. Jende gehien joan zen urtea 2003. urtea izan zen. Urte hartan txapapotea iritsi zen zenbait hondartzetara eta, ondorioz, 48.235 pertsona pasatu ziren igerilekutik.

Aurtengo denboraldiari begira, berrikuntza batzuk jarri ditugu abian. Lokatza pilatzen zen belarguneko zenbait tokitan eta, ondorioz, ura zelaira ez joateko, kanaleta moduko bat jarri dugu igerilekuaren ia perimetro guztian. Bestalde, igerilekuko lau sarbideetan dauden dutxetako pultsadoreak kendu eta zentsore bidezko sistema bat jarri dugu martxan.

Eguraldiak eragin handia dauka igerilekura etortzen den jendearengan. Zabaldu dugunetik, bi aldiz itxi behar izan dugu igerilekua —2002an eta 2006an—, araututakoa baino jende gehiago zegoelako. Jendeak igerilekuaren mugaz kontzientziatu egin behar du. Instalazioak duen edukieraren eta legearen arabera, 1.350 pertsona egon daitezke gehienez igerilekuan. Beraz, legeak araututakoa baino jende gehiago dagoen une haietan igerilekurako sarbidea ixtera derrigortuta gaude.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak