Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Iritzia »  Lider izan nahi duenak...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Lider izan nahi duenak...

Maria Jesus Aranburu

Aldizkaria eskuetan edukitzen dugunerako, hauteskundeak pasatuta izango dira eta alderdi bakoitzak berea jasota izango du. Gure herrian, zorionez, aukera denak izan dira lehian eta bakoitzak izango du bere ordezkaritza Udalean. Herritarrok bete dugu gure eginbehar nagusia botoa emanez, eta gure hautatuekin gero ere izango dugu kolaboratzeko aukera, nahi izanez gero.

Orain, ordezkaritza horren arabera osatuko dugu Udala eta bertako gobernua. Lanerako ordua da: batzuk gobernatzen, besteak oposizioan, eta denak agindutakoa bete nahian. Ekainean gaude eta berehala etorriko zaigu udara, eta ondoren udazkena. Bitarte horretan, ordea, gure alkateak eta zinegotziek zenbait erabaki hartuta izango dituzte bere antolaketa eta batzordeetako partaidetzak finkatuz. Edozein motako taldea osatzen denean, betiere bakoitzaren nortasuna gordeta, helburuak bete ahal izateko elkarren arteko ‘armonia’ eduki behar da. Eztabaidak eta iritzi kontrajarriak izan arren, liderrak zubiak ipini behar ditu; ibaiak dakartzan ur nahasiek ez harrapatzeko bidea eskaini behar du.

Erraza da esatea, baina sarritan ez da hain erraza betetzea. Hala ere, herriaren onerako, denen aldeko saiakerak egitea espero dezagun. Etapa berri bat, legealdi berria, hastera doa. Gainera, esaten denez, erabakigarria izango da gure Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko, bakea lortzeko eta kontsulta bidez baieztatzeko gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula. Bakoitzak, gauden tokitik, berriz ere izango dugu ardura eta zubiak alde bietan behar duen zutabea sendotzeko aukera.

Lider izan nahi duenak... zubia izan behar du. (Galesko atsotitza)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak