Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Iritzia »  '¿Y ahora qué?'

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

'¿Y ahora qué?'

Aitor Zinkunegi

Hauteskundeak paseak dira, bukatu da kanpaina eta lanerako ordua da. Ez dakit zein izan diren emaitzak, baina bai zein izan diren kanpainako mezuak: elkarrizketa, garapen jasangarria, espekulazioaren amaiera, herritarren parte-hartzea... eta orain zer?

Izarrako berdegunea txikitzen ari zarete eta alde zaharrahiltzen ari da. Hori al da zuen garapen jasangarria? 200 BOEren zozketa eta 500 azpeitiarren eskaera. Hori al da gazteei etxebizitzak bermatzea? 300 gazte baino gehiagok ez dute lortuko eta beste pila batek ez ditugu zozketan sartzeko baldintzak ere betetzen. Eta orain zer? Zer duzue guri eskaintzeko? Eta nola bermatu behar duzue herritarren parte-hartzea? Eta elkarrizketaz bakea PPrekin hitzartuta lortu behar al duzue?

El congreso de los ratones entzunez, ilegalizaturiko zerrendei bizkar emanez osatuko diren erakundeak etorri zaizkit burura. Ondoren, kutsaturik omen dauden eta PPrekin hitzartzeko prest dagoen horrek, “garrapata” deitu dituen horiekin oroitu naiz, ‘somos los nietos de los obreros que nunca pudisteis matar’ kantatzean. Eta azkenik ‘siembra y siembra y siembra que te siembra’ jarraitzen duen Ivánekin, Gorronovicht kondeari zergak ordaintzeari uzteko ordua heldu delako!80ko hamarkadako La Pollaren letrek inoiz baino zentzu handiagoa hartzen dutela pentsatzen hasi naiz. Zorionez, bada aldatu den zerbait, ‘no somos nada’-tik, mugimendu bat izatera pasatu garela.

‘¿Y ahora qué?’, dio Evaristok bozgorailutik; horixe diot nik ere. Esandakoa betetzeko ordua da eta borondaterik ez duenari kontuak eskatzekoa. Sudur puntan jarritakoa egin eta gauza normaltzat hartzeak bukatu egin behar du. Hauteskundeetan agindutakoa ez betetzeak

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak