Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Iritzia »  Hauteskundeak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Hauteskundeak

Joxin Iturriotz

Lagunarekin topo egin nuen, hauteskunde prozesua hasi gabe zegoenean. Orduan zinegotzi kargua zeukan.

—Jarraitzen al duk?
—Bai. Zerrendatan hor joango nauk, behintzat.
—Irteteko moduan? Zenbagarren?
—Zazpigarren.
—Justu samar, orduan!
—Ziur! Orain hamar ditiagu!

Isildu egin nintzen. Berak orain arteko egoera du buruan kontuak egiteko. Nik, aldiz, erakundeetatik kanpo utzi izan duten ezker abertzalearen zerrendaren bat izango delakoan egiten ditut kontuak.

Ustez, egoera berbera da biontzat. Baina ez dugu egoera hori berdin bizi.

Batzuk polizia ondoan izanda babestuago sentitzen dira. Ni ikaratu egiten naiz. Eta guardia zibilak baldin badira, susmagarritzat hartuko luketen ezinegon erabatekoa sortzen zait. Zer egingo diogu!

Nire laguna zerrenda guztiak onartzearen alde izango dela uste dut. Baina, hala izan gabe ere, egoera normal batean bizi da.

Ni askatasunik gabeko gizartean sentitzen naiz. Ezin dut pentsatzen dudana esan. Eta nire pentsamenduak ez dira zilegiak. Kateatuta naukate.

Hau idaztean oraindik ez dakit laguna aukeratua izan den ala ez. Mundu berean, baina mundu diferenteetan bizi gara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak