Zortzi lagunek ateratzen ditinagu lau erraldoiak
Zortzi lagunek ateratzen ditinagu lau erraldoiak
Maider Zendoia
Aitor Unanue, erraldoiak kaleratzen dituen taldeko kidea da. Hiru urte daramatza horretan eta maiatzean Kataluniara eta Legazpira joateko eskaintza egin diote.
Noiz hasi hintzen erraldoiak soinean ibiltzen?
Erraldoiekin hasteko ideia Itsasi dantza taldeko partaide nintzela sortu zunan. Mikel Ibartzabal zinegotziak proposatu zigunan erraldoiekin kaleratzea 2004an.
Erraldoiak eta buruhandiak bereizten al dituzue?
Herriko gazte talde bat ibiltzen dun buruhandiekin. Normalean, kalejira soila denean denok batera irteten dinagu, baina txapelketetan edo beste herrietara joatean, geu bakarrik joaten gaitun.
Nola antolatzen duzue lan taldea?
Zazpi edo zortzi pertsonako taldea dinagu lau erraldoientzat.
Zein da erraldoia eramatearen zailtasun handiena?
Azpeitiko erraldoiak inguruetako arinenak ditun. Lehen egurrezkoak hitunan, baina gu hastean aluminiozko gorputzak egin zizkiotenan. Pisua baino garrantzitsuagoa dun oreka mantentzea.
Nola bereizten dituzue erraldoiak?
Txinoa, moroa, ilehoria eta beltza izenekin bereizten ditinagu.
Nola antolatzen zarete?
Lau erraldoiek ezaugarri desberdinak ditinate. Ni ia beti moroarekin ibiltzen naun. Hasiberriek, berriz, ilehoria nahiago izaten diten, maneiatzeko errazago delako.
Zer egitura ditek erraldoiek?
Goia zumitzezkoa dun eta behea, berriz, lehen egurrezkoa zunan eta orain aluminiozkoa.
Aurrera begira, zer egitasmo dauzkak buruan?
Kataluniara —Montblanc herrira— eta Legazpira joateko gonbitea luzatu ziguten.3
|