Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Maiatza »  Galdera asko hauteskundeetan »  Egoera ez-demokratikoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Egoera ez-demokratikoa

Aitzol Iparragirre - AASko zerrendaburua

Garbi esan behar da: maiatzaren 27ko hauteskunde hauek ez dira demokratikoak izango, Batasunari, ASBri eta hautesle elkarteei ez dietelako utziko aurkezten. Ezker abertzaleak argi esan du zein den bere apustua, mahai gainean jarri zuen ASB legezko pauso denak emanda, mahai gainean jarri zituen hautesle elkarteak 82.500 sinadura lortuta —Azpeitian 1.049—, baina ezker abertzalekook ezin dugu aurkeztu. Espainiako Justiziak ukatu egin digu eskubidea. Egoera ez-demokratikoan bizi gara, larrian eta kritikoan.

Denok pentsatu behar dugu egoera honi nola ematen diogun buelta. Espainiako Alderdien Legeak herri honen zati bati bere eskubideak baliorik gabe uzten dizkio, eta lege hori bertan behera utzi behar da. Horretarako eta prozesu demokratikoa martxan jartzeko, ezker abertzalea prest dago egin behar duen guztia egiteko. Besteak ere bai? Zer konpromiso hartzeko prest daude beste alderdiak eta eragileak?

Duela lau urte ere Azpeitian ezker abertzaleko plataforma baliorik gabe utzi zuten —Habea—, Euskal Herrian beste 250 inguru ere bai, eta lau urtera berriro egoera berean gaude. Ezker abertzaleak, dudarik gabe, pausoak eman ditu. Besteek?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak