|
|
|
klik
Lurrun trenean bidaia
Leire Larraņaga
1986an kendu zuten Urolako trena, eta 1998an ireki Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitiko geltokian. Gaur, lurrun trenak egiten du Lasaora arteko ibilbidea. Uztarria han izan da
|
|
Bidaiariak trenera.
Museoan trenarekin lotutak hainbat kontu ikus daitezke, baina dudarik gabe erakargarriena lurrun treneko bidaia egitea da. Aste Santuetatik azaroaren 4ra arte (asteburu eta jai egunetan) dute bisitariek trenean bidaiatzeko aukera.
|
|
|
|
'Aurrera'.
1898. urtekoa da Aurrera lurrun makina. Nasmyth & Wilson etxeak egin zuen, eta Elgoibartik Donostiarako ibilbidea egiten zuen 1960ra arte. Museoak 1991n erosi zuen.
|
|
|
|
Abiadura.
30 kilometro orduko abiadura hartzen du lurrun trenak. 574ko abiadura hartu zuen Frantziako Abiadura Handiko Trenak apirilean. Bi mende parez pare.
|
|
|
|
Lasao.
Lasaora arteko bidea egiten du lurrun makinak. Han maniobra txiki bat egin behar izaten dute makina bagoien aurrealdean jartzeko eta Azpeitirako bideari ekiteko
|
|
|
|
Azpeitia aldera.
Ibilbide osoan Urola ibaia alboan du trenak. Bi alditan zeharkatzen du 40 metroko altuera duen zubia. 250 metro luzeko tunel bat ere bada ibilbidean.
|
|
|
|
Bagoiak.
Trena Aurrera lurrun makinak eta bi gaoik osatzen dute. Bi bagoiak -Pagoa eta Aritza- Urolako tren zaharrekoak dira, 1925ean Beasainen egindakoak.
|
|
|
|
Bukatu da bidaia.
Hamar kilometroko joan-etorria 40 minutu ondoren bukatu da. Bidaiariak museoan diren tranbia elektriko zaharrak, lurrun lokomotorak eta beste bildumak ikusteko moduan dira.
|
|
|