Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Maiatza »  Lurrun trenean bidaia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Lurrun trenean bidaia

Leire Larraņaga

1986an kendu zuten Urolako trena, eta 1998an ireki Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitiko geltokian. Gaur, lurrun trenak egiten du Lasaora arteko ibilbidea. Uztarria han izan da

Bidaiariak trenera
Bidaiariak trenera.  Museoan trenarekin lotutak hainbat kontu ikus daitezke, baina dudarik gabe erakargarriena lurrun treneko bidaia egitea da. Aste Santuetatik azaroaren 4ra arte (asteburu eta jai egunetan) dute bisitariek trenean bidaiatzeko aukera. 
'Aurrera'
'Aurrera'.  1898. urtekoa da Aurrera lurrun makina. Nasmyth & Wilson etxeak egin zuen, eta Elgoibartik Donostiarako ibilbidea egiten zuen 1960ra arte. Museoak 1991n erosi zuen.  
Abiadura
Abiadura.  30 kilometro orduko abiadura hartzen du lurrun trenak. 574ko abiadura hartu zuen Frantziako Abiadura Handiko Trenak apirilean. Bi mende parez pare.  
Lasao
Lasao.  Lasaora arteko bidea egiten du lurrun makinak. Han maniobra txiki bat egin behar izaten dute makina bagoien aurrealdean jartzeko eta Azpeitirako bideari ekiteko 
Azpeitia aldera
Azpeitia aldera.  Ibilbide osoan Urola ibaia alboan du trenak. Bi alditan zeharkatzen du 40 metroko altuera duen zubia. 250 metro luzeko tunel bat ere bada ibilbidean. 
Bagoiak
Bagoiak.  Trena Aurrera lurrun makinak eta bi gaoik osatzen dute. Bi bagoiak -Pagoa eta Aritza- Urolako tren zaharrekoak dira, 1925ean Beasainen egindakoak.  
Bukatu da bidaia
Bukatu da bidaia.  Hamar kilometroko joan-etorria 40 minutu ondoren bukatu da. Bidaiariak museoan diren tranbia elektriko zaharrak, lurrun lokomotorak eta beste bildumak ikusteko moduan dira.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak