Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Maiatza »  Iritzia »  Basazabal

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Basazabal

Joxin Iturriotz

Broma guztiek dute zerbait bromatik eta zerbait egiatik. Hala esan nion lagun bati, eta harrezkero egiten dizkiodan broma guztien egiazko zatiaren galdezka hasten zait, esan nahi dudana guztiz argitu arte. Basazabalen erakusketa antolatu zuten. Hala agertzen zen Uztarrian aurtengo urtarrileko zenbakian, 27. orrialdean. Joateko asmoa agertu nien zenbaiti. Leloa ni! Ondo begiratuz gero, antzeman daiteke broma.

Egia, baina, lekurik ez dagoela erakusketetarako, han aipatzen den bezala. Aspaldi izan nuen aukera Basazabal barrutik ezagutzeko, ez erortzeko konponketak egin berriak zirenean. Egokia iruditu zitzaidan dantza talde edo antzerki talde batentzat, lokalaz gain patioan aukera dagoelako entseguetarako. Egun taichi, kapoeira, yoga... Eta zer esanik ez erakusketak egiteko.

Azpeitian lokal behar handia dagoelakoan nago. Soreasu berrian taldeak biltzeko lokal banarekin eta ikuskizunetarako beste batekin ezin da asetu Azpeitia bezalako herri baten beharra. Era guztietako lokalak behar dira, handiak, txikiak, polibalenteak, publikoak, sasi-pribatuak... Uztarriak proposatzen duen Kafe Antzokia ez dago zer ukatu Soreasun eraikuntza bakarra eginda. Sanagustinek ere ez du denetarako balio. Gehiago ere beharko lirateke. Aniztasunean dago erantzuna.

Orain Basazabal hotel bihurtu behar omen dute. Saiatu naiz, baina oraindik ez dut aurkitu non dagoen broma eta non egia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak