Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Apirila »  Etorri eta euskaldun bihurtu »  d

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

MAIDER LOPETEGI Hizkuntza Indartzeko Programako Irakaslea (HIPI) Iraurgi Ikastetxean

Hizkuntza beharrezkoa da akademikoki aurreratzeko

Maider Lopetegi Hizkuntza Indartzeko Programako Irakaslea (HIPI) da Azpeitian Iraurgi Ikastetxean eta, haren eginkizuna, ikastetxera iristen diren ikasle etorkinei harrera egin eta haiei euskara irakastea da.

Hizkuntza Indartzeko Programako Irakaslea (HIPI) Iraurgi ikastetxean 

"Alde handia dago etortzen diren haurren adinen artean", dio Lopetegik. "Lehen zikloan etortzen direnak txikiak direnez, haiek askoz ere errazago ikasten dute euskaraz eta, ondorioz, errazago gizarteratzen dira ingurukoekin".

"Txikien kasuan, hasieratik jartzen dizkiete liburuak eta beharrezko material guztia euskaraz". DBHn, berriz, liburuak gazteleraz izaten dituzte. Lopetegiren ustez, "maila horretan, hizkuntza ikasteko beharraz gain, akademikoki garatzea ere lehenetsi behar da". Lopetegik uste du, orokorrean, akademikoki ondo moldatzen diren ikasleak ederki integratzen direla. "Hizkuntza ez da oztopo bakarra. Maila akademikoa ere hor dago".

Gizarteratzea ondo burutzen bada, etorkinek euskara ere ikasi egingo dutela dio Iraurgiko irakasleak. "Hona etorri eta bertako jendearekin integratutako jendea badugu guk, bi urtean euskara ikasi duena". Alderantzizko kasua ere ematen da. "Kanpotik etorri eta hemen euren artean bakarrik erlazionatzen diren taldeak badaude; horientzat euskara, eskolako hizkuntza baino ez da".

Ikasle etorkinei euskara irakasteko argitaratutako material gutxi dagoela dio. Ondorioz, ikastetxean bertan egindako hiztegi txikiak, marrazkiak eta jolasak erabiltzen dituzte etorkinei euskara irakasteko. Aurrera begira, hutsune hori bete beharko litzatekeela uste du. Aitortu duenez, "guretzako zailtasunik handiena etorkin horiek akademikoki eta euskal hiztun bezala garatzea da. Izan ere, hizkun-tza beharrezkoa dute akademikoki aurrera-tzeko".

Zenbait kasutan, oztopoa hizkuntza bera izateaz gain, aldaketa sozialek eta kulturalek ere garrantzia daukate. Horrelako kasuetan, esku bat botatzen saiatzen da Maider Lopetegi. "Teorian, hizkuntza aldetik babestea da nire eginbeharra, baina integrazio aldetik ere jarraipen bat egiten saiatzen naiz". Horrela, norbaiti arropak falta bazaizkio, jantziak eman edo udaletxera bideratzen saiatzen dira. Lagunarte edota integrazio arazoak dituzten kasu horietan ere, ikaslea Zapo Txokora, kirol elkarteetara edo beste taldeetara bidera-tzen dituzte.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak