Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Apirila »  Itsaso Aramendi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Itsaso Aramendi -ikaslea Catanian (Sizilia, Italia)

Itsaso Aramendi: "Historia ikasteko Catania leku ona iruditu zitzaidanan"

Maider Zendoia

Itsaso Aramendi Historiako ikaslea da eta, Erasmus programari esker, Italiara joan da, Catania hirira (Sizilia), hirugarren maila ikastera.

 

Noiz iritsi hintzenan?

Irailaren erdialdera etorri nindunan Cataniara. Siziliako ekial-deko kostan zagon, Etna sumendiaren azpian. Siziliako bigarren hiria dun eta Italiako zortziga-rrena.

Zer dela-eta aukeratu hunan Sizilia?

Istorio luzea dun. Hasiera batean, Hego Ameriketara joatea zunan nire asmoa, baina arazoak izan nitinan eta, azkenean, ezin izan ninan joan. Hirugarren ikasturtea kanpoan egiteko ideia ninan eta Catania leku ona eta interesgarria iruditu zitzaidanan.

Ze alde dago Siziliaren eta Euskal Herriaren artean?

Ekonomikoki, alde handia; Catanian %20tik gorako langabezia diten. Kliman ere alde handia zagon, negua askoz ere leunagoa dun eta udan bero gehiago egiten din. Autoa nola gidatzen duten ere ikustekoa dun; stop, aholku bat baino ez dun!

Zer moduz italiarrekin?

Ondo moldatu naun hemengo jendearekin, oso irekiak ditun eta, gainera, kanpoko jendearekin ohituta zauden. Lehen unetik jende berria etxean hartu eta laguntzeko prest zauden.

Zerk harritu hau gehien?

Italiako eta Europako beste tokiekin dituen diferentziak. Sizilia Italiaren desberdina izatea espero ninan, baino ez pentsatzen horrenbesterainoko aldea egongo zenik. Gauza askotan Afrikako hirien antz handia diten: jendearen izaeran, kulturan...

Azpeititik zer botatzen dun faltan?

Familia, lagunak eta Orkatzeko egonaldiak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak