|
|
Zapelaitza (2005eko ekaina).
Erlon kokatutako habiari argazkia ateratzeko, bridekin lotutako makila artean ezkutatuta orduak igaro zituen Agustin Arenasek. Zapelaitza habira itzuli eta klik, istant magikoa islatu zuen argazkian.
|
|
|
|
Arotz handia (2006ko maiatza).
Sistiaga Errekan ateratako irudia txukun geratzeko, potentzia handiko bi flash behar izan zituen argazkilariak. Tripodearen gainetik botatako sarepean ezkutatu zen.
|
|
|
|
Kakalardoa (2003ko uztaila).
Arenasek berak disekatutako kakalardoaren argazkiari beste irudia muntatu zion azpian. Argien norabideak ondo koadratzea izan zen zailena.
|
|
|
|
Martin arrantzalea (1990eko ekaina).
Argazki hau ateratzeko Urola ibaian sartuta ibili zen, Salbe parean. Ibaiaren pendizean hegazki horrek egindako metro eta erdiko zuloa aurkitu eta bertan egon zen txoria itzuli zain.
|
|
|
|
Belatza (2004ko apirila).
Arenas argazkilariari ilusio berezia egiten dio behekoak. Lau urtean ibili zen irudiaren atzetik: habia aurkitu, argazkia ateratzeko leku aproposa bilatu eta topatu, atera...
|
|
|
|
Zapelaitza (2005eko ekaina).
Argazki honetako zailtasunik handiena zapelaitz talde osoa batera eta aurrera begira ateratzea izan zela dio Arenasek.
|
|
|
|
Erbia (1997ko uztaila).
Izarraitzen, kontrolpeko gune batean, erbien birpopulaketa egin zuten 1997an. Iluntzean, erbia jatera irtendakoan ateratakoa da irudia.
|
|