Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Apirila »  Iritzia »  Emakumeentzat bakarrik... noski!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Emakumeentzat bakarrik... noski!

Leire Ibarguren (Bilgune Feministako kidea)

Azpeitiko Emakume Taldeak eta Bilgune Feministak martxoaren 8an antolatutako ekintza batzuei buruz jasotako kritikei erantzun diete.

Emakumeentzat autodefentsa ikastaroa ez da indarkeri polizialaren aurrean edo beste mota bateko erasoen aurrean gure burua defenditzeko ikastaro bat, espezifikoki gizonen eskutik jasaten dugun indarkeriaren aurrean defenditzeko baizik. Bortxaketa batean, autobusean albokoak ipurdia ukitzea, auto-stop egitean, jaietan gertatzen diren egoeren aurrean, gure ondoan dagoen emakumea erasotua dela ohartzen garenean, gaueko hiruretan leku ilun batetik pasatu eta beldurra sentitzean, norbaitek jarraitzen gaituenean, eta horrelako kasuetan gure buruarekin seguruago sentitzeko eta defenditzeko bitartekoak emateko ikastaro bat izan da. Emakumeok kolektibo bezala jasaten dugun indarkeria da, eta aurre egiteko gure arteko elkartasuna indartzea ezinbestekoa da. Gaur egun emakume ugari dago beraien zapalkuntza ikusi ere egiten ez dutenak; horregatik, emakumeok geure arteko elkartasuna indartzeko, emakume izateagatik jasaten ditugun eraso eta diskriminazioen aurrean bakarrik ez gaudela sentitu eta gizarte justuago batengatik borrokatzeko espazio propioak izatea ezinbestekoa dugu. Espazio hori sortzea zen tailerraren helburua. Tailer hori emakume eta gizonentzat antolatzea berdintasun itxura bat betetzea litzateke, eta itxura betetzea ez da gure helburua. Indarkeria matxistaren aurkako autodefentsa ikastaro bat emakume eta gizonentzat batera antola dezakegunean, benetan indarkeria hori existitzen ez delako izango da, eta orduan jadanik ez da beharrezkoa izango.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak