Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Apirila »  Iritzia »  Gure izarra...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Gure izarra...

Aitor Zinkunegi

Aurten ere, milaka izango gara independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoa babestuz, kalera irtengo garen gazteak. Milaka gazte askatasun egarriz eta asetzeko inoren zain egoteko prest ez gaudenak. Gaurtik eta gauden lekutik, aske izaten saiatuko garenak. Arabako lurretan geure izarraren distirak gidatuta, independentziaren bidean.

Independentziaren bidean goaz, kontzeptua zabaltasun osoarekin ulertuz, borrokatuz. Independentzia nazionaletik haratago, aske izan nahi dugun milaka gazte. Kate guztiak apurtuz, sasi guztien gainetik. Hizkuntz eskubideak, etxebizitza eskuragarritasuna, aisialdi librea, izaera feminista, demokrazia parte-hartzailea, lurraren defentsa... guztiak dira beharrezko independentzian.

Apirilaren 6an, Untzagatik abiatu eta Aberri Egunean iritsiko gara Laudiora gure aldarrikapenarekin, gure izarrarekin. Milaka gazte, Euskal Herri aske eta burujabe baten alde, geure arazoei irtenbideak aurkitu nahian, jo ta ke! Sinboloez gaindikoa izango den Aberri Egunean, eskubideen aldeko borrokarako mezua zabalduz. Badugulako zer eginik, zapalkuntza nazionala bezala, klase zapalkuntza egunero pairatzen dugulako. Azpeitian bertan bizi dugu errealitate hori, agintari nazionalistak izan arren, eskuindarrak ditugulako. AHT, saihesbideak, hipotekak, prekaritatea... inposatzen dizkiguten eskuindarrak. Helduoi gaizkile edo terrorista garela sinestarazi nahi dizuetenak. Itzali telebista, bota El Diario Vasco zakarretara eta ezagutu gaitzazue kalean, ez gara horren txarrak. Aske izan nahi dugu, independentzia osotasunean ulertuz. Iparra galdu gabe, iluntasunean distira gehien duen izarrari jarraituz; gure izarra... independentzia!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak