Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Apirila »  Iritzia »  Bakea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Bakea

Joxin Iturrioz

Bake Forora deitu ninduten. Denon bultzadatxoa beharrezkoa izango da aurrera egiteko. Ezin, bada, uko egin.

Martxoaren zazpian izan zen. Bakoitzak bost proposamen aurkeztu behar zituen, gero proposamen guztietatik hiru aukeratzeko. ETAk borroka armatua amaitzea, Estatuaren bortizkeriarik eza, alde bateko eta besteko biktimak, kale borroka, alderdien legea... Esparru handiko hitzak.

Herri mailarako proposamenak ere izan ziren, partaidetza foro txikiak antolatzea, elkar entzuten ikastea, heziketa programak, bake eguna antolatzea...

Herritarron eragina ezinbestekoa zela ondorioztatu nuen. Gogoz zegoen jendea bere aletxoa emateko. Jende ezberdina, emateko asko daukana, eta elkarrekin asko egin dezakeena. Kezka ere gelditu zitzaidan. Ez al da egun bateko bileran geratuko ahalegina!

Geureak esan eta besteenak entzun, bata bestearen lekuan jarri eta ulertzen saiatu. Badaukagu lana. Bestea nire lekuan jartzen ahaleginduko balitz, nik ederki azalduko nioke zein den nire perspektiba, nire bizipenak, zer maite dudan, nolako ametsak dauzkadan, zergatik nahi dudan nahi dudana. Nire jarrera politikoa nondik nora sortu den argi erakutsiko nioke, non ikusten ditudan bizikidetzarako mugak eta ahalmenak, nola bideratu daitekeen elkarrekiko harremana...

Ni bestearen lekuan jartzea... hori zailagoa da!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak