Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Martxoa »  Rafael Olaizola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Rafael OLaizola

"25 urte dira toreatzaile mototsa moztu nuela"

Maider Zendoia

Rafael Olaizolak txikitatik bizi izan du zezen giroa etxean. Haren aitak zezen-plazan orduak igarotzen zituen eta, ondorioz, oroitzapen asko ditu zezenketei lotuta. “Niri umetatik datorkit zaletasuna eta zezenen inguruko zerbaitetara dedikatu nahi nuen”, dio.

 

Fernando Olaizola Niño de Arrabal aski ezaguna da herrian zezenketarekiko daukan zaletasunagatik, besteak beste. Aurten 25 urte beteko dira toreatzaile mototsa moztu zuenetik.

Nondik datorkizu zezenarekiko zaletasuna?

Gure aita Azpeitiko zezen-plazako atezaina zen eta betidanik ikusi ditut zezenak gertutik. Neu Errebalekoa nintzenez, bertako Peña Taurina Andaluz taldekoek bataiatu ninduten *Niño de Arrabal* izenarekin.

Noiz jarri zinen zezenaren aurrean aurreneko aldiz?

Hamahiru urterekin toreatu nuen lehen aldiz. 25 urte dira toreatzaile mototsa moztu nuela.

Zure faenarik kuttunena zein izan da?

Profesionalekin aritu nintzenekoa, Enrique Vera Madrilgo nobilleroa eta Etxeberria mexikarrarekin toreatu bainuen.

Pentsatu al zenuen behin ere profesionaletara salto egitea? Oso zaila da hori! Kuadrila osatu behar da eta, gainera, gure aitak negozioa zeukan martxan.

Zure paserik onenari zer pasodoble jarriko zenioke?

Ayamonte zoragarria iruditzen zait. Zestoan jotzen duten Amparito Roca ere gustukoa dut.

Zer plazatan toreatzea gustatuko litzaizuke?

Azpeitian, azpeitiarra naiz-eta. Hemendik irtenda, plazarik ederrena eta serioena Bilbokoa da, Ventas-eta baino ederragoa.

Toreatzailerik gustukoena zein duzu?

Antonio Ordoñez, Paco Camino eta Jose Mari Manzanares izan dira onenak, nire iritziz.

Zezenketa: kultura; tortura?

Tortura dela uste dutenen pentsamoldea errespetatzen dut, baina ez naiz hor sartzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak