Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Martxoa »  Herriko gorabeherei begira

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Herriko gorabeherei begira

Ane Aranburu

Eustatek azken urteotako bilakaera jaso du kaleratu berri duen azterketan: Azpeitiak hazkunde begetatibo positiboa du, %85ek hitz egiten dute euskaraz, errenta pertsonala 13.262 eurokoa da...

 

Estatistikaren Euskal Institutuak (Eustat) jakinarazi ditu datu berriak. Hauek dira Azpeitiko batzuk. Hazkunde begetatiboa. Azpeitiak 2004an hazkunde positiboa izan zuen; urte horretan heriotzak baino jaiotza gehiago izan ziren. Hain justu, 96koa izan zen heriotzen kopurua eta guztira 142 ume jaio ziren orduan. Euskara. Euskararen ezagutzari dagokionez, EAEn euskal hiztun gehien dituzten herriak Azpeitia, Markina eta Mutriku dira. Herriotan %85 inguruk hitz egiten dute euskaraz. Ikasteredua. D eredua da nagusi Azpeitian; alegia, euskarazko eredua. 2004-2005ean, 2.360 ikaslek ikasi zuten D ereduan. 303k egin zuten Bn (euskaraz eta gazteleraz) eta inork ez zuen ikasi An (gazteleraz soilik). Diru sarrerak. EAEko diru sarrerarik handienak dituzten pertsonak Laukizen —Bizkaia— bizi dira: 23.363 euroko sarrerak dituzte. Azpeitiko batez besteko errenta pertsonala 13.262 eurokoa zen 2001ean. Migrazioa. 93 pertsonek inmigratu eta 58k emigratu zuten 2005ean Azpeitian. Gizarte zerbitzuak. Hamar gizarte zerbitzuko zentro zeuden zabalik herrian 2004an. Ospitalez kanpoko zentro publikoak. Hiru zentro zenbatu zituzten 2004an: anbulatorioa, larrialdietarako zerbitzua eta seguruetako laguntza zentroa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak