Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Otsaila »  Eta zein da zure izena?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta zein da zure izena?

Ihintza Agirretxe

Iaz jaiotako herriko haurren izenen eta duela 50 urtekoen artean aldea dago. Lehen Ignacio, Arantxa... ziren. Orain Unai, Ane...

 

Eta zein da zure izena? Nola? Ez dizut ulertu!”. Gaur egun zenbat aldiz tokatzen den horrelako zerbait bizitzea... Izan ere, izen ezberdin eta berezi asko jartzen dizkiete haurrei, eta askotan behin eta berriro izena esateko esaten diete umeei. Jose, Juan, Olatz eta Arantxa bezalako izenek gaur leku txikia dute haur jaioberrien artean eta errazagoa da Malen, June edo Auritz ezagutzea.

Beste hainbat arlotan bezala, pertsonen izenek ere moda segitzen dute. Orain 50 urte ohikoak ziren izenak, gaur egun ez dira ibiltzen, zaharkitutako izenak dira. Baina zer izen ziren modan orain 50 urte? Eta orain?

1956an Azpeitian jaiotako haur gehienek bi izenez osatutakoak zituzten; hau da, izen konposatuak. Horietan ia beti izaten zen Juan, Jose edo Maria bezalako izenen bat. 1956an jaiotako mutilen artean Ignacio izan zen gehien erabilitako izena. Batzuk Ignacio soilak ziren, besteak Juan Ignacio, Jose Ignacio... Emakumeen artean, berriz, Olatz edo Maria Olatz eta Maria Aranzazu eta Arantxa izan ziren ohikoenak. Begoņa izena ere, nahiz eta haur gutxiagori jarri, izen erabilia izan zen garai hartan.

Baina garaiak aldatzen doaz, eta gaur egun oso guraso gutxik jartzen diote euren haurrari Ignacio edo Arantxa izena. Dagoeneko izen horien moda pasatuta dago eta gaur erabiltzen diren izenak oso bestelakoak dira.

Hala, 2006an jaiotako haurren artean Unai izan zen izen ohikoena. Mutilei jartzen dizkieten izen ohikoenak, Unai bera ez ezik, Julen, Aner, Haritz edo Aritz eta Iker dira. Nesken izenen artean, berriz, ez da hain erraza joera zein den jakitea, ez dagoelako erabat nagusitzen den izenik. Hala ere, 2006an nesken izen ohikoenak Ane eta Nerea izan dira; Malen eta Aiora ere erabiliak izan dira. Baina nesken izenak ez dira horrenbeste errepikatzen, aukera zabala erabili izan da.

Grafia. Orain 50 urteko izenen artean oso gutxi dira, ia batere ez, euskal grafiaz idatzirikoak; 'Arantzazu'-ak Maria Aranzazu ziren, 'Iņaki'-ak Ignacio... eta horrela beste hainbat. Oraingo izenei begira, pauso bat behintzat, eman dela ikus daiteke; gaurko ia denak dira euskal grafiaz idatzitakoak, baina ez guztiak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak