Eta beste
Hitzaren balioa
Maria Jesus Aranburu
Euskaldunaren hitza betidanik izan da balorea. Garai batean
—bertakoentzat eta kanpokoentzat, hain zuzen—, euskaldunaren
hitzak kontratu edo puskatu ezineko konpromiso baten balioa izan zuen.
Horrela erakutsi izan digute eta horrela jaso da hainbat idatzi
literarioetan edo garai bateko epaiketetan erabilitako argudioe-
tan.
Hitzak eta ekintzak elkarrekin joan behar dutela sinesgarritasuna izateko ere ez da gaur goizeko adierazpena, batak bestea baieztatzen duelako.
"Hitzak aireak eramaten ditu". Gaur egun sarritan entzuten den
zerbait dugu esaldi horixe, kolektibo edo komunitate bateko
partaideak izan ordez gero eta indibidualismo handiago dugun
neurrian, elkarren arteko mesfidantza areagotu egiten zaigula adieraziz.
Hala ere, ditugun arazo ukaezinak gainditzeko elkarren arteko
konfidantza minimoa ezinbestekoa dugu, batak eta besteak
emandako hitza bete beharrekoa dugu. Nola, bestela, elkarrizketa
mantendu?
Ez gaitezen 'hitza'-k zer esan nahi duen eztabaidan sartu, denok ulertzen baitugu zer esan nahi duten bere kontestuan erabili eta entzuten dugunean.
Bazter guztietan entzungo den aldarrikapen bat, garrasi indartsu eta garbi bat egin nahi dut:
Bakea eta elkarrizketaren alde!
Euskaldunaren hitza!
|