Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Otsaila »  Iritzia »  Hitzaren balioa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Hitzaren balioa

Maria Jesus Aranburu

Euskaldunaren hitza betidanik izan da balorea. Garai batean —bertakoentzat eta kanpokoentzat, hain zuzen—, euskaldunaren hitzak kontratu edo puskatu ezineko konpromiso baten balioa izan zuen. Horrela erakutsi izan digute eta horrela jaso da hainbat idatzi literarioetan edo garai bateko epaiketetan erabilitako argudioe- tan.

Hitzak eta ekintzak elkarrekin joan behar dutela sinesgarritasuna izateko ere ez da gaur goizeko adierazpena, batak bestea baieztatzen duelako.

"Hitzak aireak eramaten ditu". Gaur egun sarritan entzuten den zerbait dugu esaldi horixe, kolektibo edo komunitate bateko partaideak izan ordez gero eta indibidualismo handiago dugun neurrian, elkarren arteko mesfidantza areagotu egiten zaigula adieraziz.

Hala ere, ditugun arazo ukaezinak gainditzeko elkarren arteko konfidantza minimoa ezinbestekoa dugu, batak eta besteak emandako hitza bete beharrekoa dugu. Nola, bestela, elkarrizketa mantendu?

Ez gaitezen 'hitza'-k zer esan nahi duen eztabaidan sartu, denok ulertzen baitugu zer esan nahi duten bere kontestuan erabili eta entzuten dugunean.

Bazter guztietan entzungo den aldarrikapen bat, garrasi indartsu eta garbi bat egin nahi dut:

Bakea eta elkarrizketaren alde!

Euskaldunaren hitza!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak