Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Otsaila »  Iritzia »  Herriak du hitza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Herriak du hitza

Aitor Zinkunegi

Espainiako Estatu inperialistaren izaera faxista agerian gelditu da beste behin ere: independentziaren proiektu politikoa defenditzen duen gaztea "terrorista" da. Bitartean, zipaio, madero eta pikoletoak hortzetaraino armaturik gazteriaren atzetik dabiltza egurrean; Burgostik Madrilera epaiketa politikoak, gatazkaren izaera politikoa salatuz.

Hamar hilabetetan, Estatuaren eta bere lagun interesatu fidelenen (J..J. Imaz, Balza eta konpainiaren) mekanismo errepresibo gogorrena ezagutzen ari gara: epaiketak, isunak, ilegalizazioak, karga polizialak, atxiloketak, kontrolak... eta, tartean, De Juana (animo, Iņaki!). Errezeta zaharrak garai berrientzat, eta aitzakiak, ez hitz egiteko aitzakiak, besterik ez. Barajas? Aurretik ere berdin, aitzakietan zebiltzan. Kale borroka? Irailetik aurrera gogortu zen, eta aurretik ere aitzakiak zeuden. Gogoratzen al duzu zer egoeratan eman zuen su-etena ETA erakundeak? Espainiako sarraski kartzeletan eraildako bi gudariri lurra ematen ari zen Ezker Abertzalea. Nor da hemen borondaterik ez duena? Zapaterok badaki konponbiderako giltza zein den: herriaren hitza eta erabakia onartzea inongo mugarik gabe. Nola egon daiteke horren kontra?

Ezker Abertzaleak azaldu zuen hasieratik hau borroka prozesua izango dela, eta horrela izango da, zoritxarrez; inork ez digu ezer oparituko. Prozesu honen berme bakarra herria da, herritarron parte-hartzeak eta lanak soilik ekarriko dute garaipena. Herritarrok irabazi behar ditugu euskal preso politikoen herriratzea eta ondorengo amnistia osoa, herritarrok irabazi behar ditugu hitza eta erabakia, eta herritarrok irabazi behar dugu desarme bilaterala. Finean, herritarrok irabazi behar dugu Euskal Herria. Denok egin behar dugu geure ekarpena bide honetan, hau hasi besterik ez da egin. Hiri besarkada bero bat Kafe, eutsi gogor!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak