Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Otsaila »  Iritzia »  Artea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Artea

Joxin Iturrioz

Lehengoan Soledadeko kapera ikustera joan nintzen. Aurkitu berri dituzten pintura zaharrek liluratu ninduten. Hura edertasuna! Madrilera, Parisera, Vienara eta ez dakit nora joan ohi gara museoak ikustera. Eta etxean daukaguna ez dugu ezagutu ere egiten. Bi pertsona mota omen daude. Etxekoa guztia ona eta kanpokoa baztertu egiten dutenak, eta kanpokoa beti hobea eta etxekoa baztertzen dutenak. Nik batetik eta bestetik, bietatik, edan nahiko nuke, etxekotik hasita. “Ez hobea delakotz, baizik geurea delakotz”, Xalbador zenari jarraituz. Zuri-beltzean dira parrokian aurkitutako margoak, eta Miguel Angelen eskolako eskua omen daukate. Sixtina kaperan dagoen Azken juizioa-ren antzeko zerbait irudikatzen dute, hura egin eta denbora laburrera egindakoak. Niri soiltasuna, karezko horma garbietan margoek egiten duten kontrastea gustatu zitzaidan. Oliba monastegiko horma garbiak gogorarazi zizkidan. Adornorik gabeko horma sendoak, soilak baina ederrak. Ez, behintzat, erretaulak urreztatu behar hori, zerua urrearekin lo(r)tuko balitz bezala. Naturan ere hori eskertzen dut gehien. Natura bera bakarrik bere edertasunean. Ez ditut atsegin oraindik urte gutxitxo dituzten ustez ‘betiko’ gurutze horiek. Zer esanik ez San Inazioren Xoxoteko estatua hori. Berritzen aritu dira ez dakit zenbat langile. Alferrikako lana. Norbaitek nahi izango balu, badaukat pikatxoi bat eskura...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak