Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urtarrila »  Josu Zubizarreta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

JOSU ZUBIZARRETA soinu teknikaria

"Lan honetan musikoa izateak bere garrantzia din"

Ainitze Oruesagasti

Amaia Beltran azpeitiarra —argazkian, biribilean— Leuveneko kaleetan bertako lagunekin.   (Amaia Beltranek utzita)
 

Josu Zubizarreta umetan hasi zen gitarra jotzen. Ordutik, hamaika musika taldetan aritu da, eta 40 talde baino gehiagoren maketak grabatu ditu. Umetatik musikatik bizi nahi zuela garbi izan du, eta horretan ari da. Hainbat talderekin zuzenekoetan ibiltzeaz gain, urte berriarekin batera Landetan grabazio estudioa irekiko du.

Zer lan dauka maketa baten grabazioak?

Lan konplexua dun, taldeko instrumentuak banaka grabatu behar direlako. Lan honek ez din esperientzia bakarrik eskatzen; musikoa baldin bahaiz, hobe, askoz. Taldeak alderdiren baten hutseneren bat badu, hik esan behar din non hutsegiten duen. Produktu hori hobetu egin behar dun. Lan honetan musikoa izateak bere garrantzia din.

Denbora asko eskatzen al du?

Bai, ordu asko. Oso lan lotua dun. Honetan aritzeko gustatu egin behar zain, bestela jai daukan.

Joera ezberdineko taldeen maketak grabatu dituk.

Estilo asko izan ditun, bai: Arima Beltza, Legen Beltza, Karelean... Ez ditun norberaren gustuak bakarrik kontuan izan behar, horietatik irten egin behar dun eta estilo denetan nondik nora joan ere jakin egin behar dun.

Nolatan hasi hintzen?

Grabazio mundua ez ninan ezagutzen, musiko gisa bakarrik. [Aitor Bereziartua] Atxuiya lan horretan ikustea eta lanetan aldamenean egotea, soinu teknikari ikasteko arrazoietako bat izan zunan. Ikasketak bukatu eta urtebetera grabatzen hasi nindunan.

Orain estudioa irekiko duk.

Talde asko etortzen ditun kanpotik eta aldea egiten din; herrikoekin bakarrik ez zagon ezer. Lokala irekitzea erronka dun, Euskal Herrian estudio asko daudelako.3

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak