Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urtarrila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eskuturen artea

Diego Cruzek Diart dendan pintura klaseak ematen ditu baina, horretaz gain, eskulturak egiten ditu neurri naturalean

Eskulturaren artea Diego Cruzen eskutik
Eskulturaren artea Diego Cruzen eskutik.  Hamabost bat eskultura egin ditu dagoeneko Diego Cruz azkoitiarrak. Neurri naturalean egiten ditu eta postaria, umeak jolasean, garbitzailea... dira bere lanen protagonistak. 
Hasi eta bukatu
Hasi eta bukatu.  Diart dendan duen gela txiki batean egiten ditu eskulturak. Kostatuta, handik atera eta furgonetan Eibarko fabrika batera eramaten ditu, haiek enkargatzen dizkiotelako.  
Lan zaila
Lan zaila.  Ez da lan erraza jakitea nola janzten den detailez detaile garbitzaile bat edo postari bat. Horretarako, liburuez eta Internetez baliatzen da azkoitiarra.  
Neurriak
Neurriak.  Orain dela 11 ure hasi zen Diego Cruz neurri naturaleko eskulturak egiten. Ordura arte txikiak egiten zituen. Neurri naturalean lehen eskultura, umeak San Blasekin izan zen.  
Modeloak
Modeloak.  Eskultururentzat neurriak hartzeko, inguruko jendea hartzen du modelo gisa. Eibarreko egin zuen eskultura bat oso berezia da, bere seme-alaben eskultura baita. 
Abiatzeko
Abiatzeko.  Dendatik abiatzerako, eskultura ondo lotu behar da, eta bustitzea ere komeni izaten da. Eskultura bustita, zailagoa izaten da puskatzea.  
Eta labera
Eta labera.  Behin dena prestatuta duenean, inguruan dabiltzan langileei deitu eta kotxean sartzen laguntzeko eskatzen die. Beti topatzen du norbait lan horretan laguntzeko.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak