Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urtarrila »  Iritzia »  Bizitzaren zentzua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Bizitzaren zentzua

Kepa Susperregi

Noticias Obreras izeneko aldizkariaren azken zenbakian eskaintzen zaigu eguneroko bizitzari buruzko gogoeta bat. Idazleak dio, “itxaropena eta zoriona bizitzaren aurrean ditugun jokabide nagusietakoak direla, eta eguneroko gertakizun apaletan eraikitzen direla”. Gure eguneroko bizitzari zentzu bat emateko aholku batzuk eskaintzen ditu.

Ona da jokabide positiboak gogoan hartzea, zaintzea: besteez ondo hitz egitea; albiste onak azaltzea; inguruko edertasuna estimatzea; gertakizunen oinarrian dauden utopia aztarnak antzeman eta horien berri eskaintzea. Gure mugak apaltasunez onartzea eta gertakizunak apaltasunez eta sakontasunez, jatortasun handiz bizitzea ere garrantzizkoa da. Barneko bakea eta lasaitasuna mantentzea garrantzizkoa da. Ingurukoek antzemango dute, baita eskertu ere.

Bizitzako gauza txikiak estimatu eta zaindu, zentzu bat dutela sinistu, zentzua ematen saiatu. Geure bizitzaren, denboraren jabe izaten ahalegindu. Baita geure buruaren, gure jokabide eta sentimenduen jabe izaten ere. Garrantzizkoa dena gogoan hartu, eta nekatzen gaituen azalekoa erlatibizatu. Horrela bakarrik gordeko ditugu, bizitzan garrantzizkoa denari aurre egiteko beharrezko ditugun indarrak. Gure izate eta bizitzan ona eta baliotsua dena gogoan hartu. Ondo egiten duguna gure ezin eta akatsak baino gehiago baloratu. Etsipenean eta ezinaren larrian ez erortzen saiatu. Konpromiso eta esperientzia berriak bizitzeko prestatu. Kontenplazioa (bere zentzu zabalean) zaindu; pertsonenganako gertutasuna eta bihozberatasuna landu.

Elkar zaindu eta babestu. Horrela egingo diogu aurre bizitzari, zenbaitetan berea duen iluntasunari. Ea mesederako ditugun. Urte berri ona bat izan dezazuela guztiok.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak