Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urtarrila »  Iritzia »  Ez naiz neutrala

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Ez naiz neutrala

Joxin Iturrioz

Inor ez da neutrala. Guztiok dugu aldeko ala kontrako joera bat. Ezjakintasunean oinarritutako neutraltasunak ez digu balio. Ezjakintasunak ez du arazorik konpontzen, ez digu aurrera egiten laguntzen. Eta zenbat eta gehiago jakin, orduan eta neutraltasun gutxiago izango dugu. Alde batera ala bestera joko dugu beti. Apolitikoak direla esaten dutenak baino amorru handiago ematen didatenak gutxi izango dira. Horiek dira politiko okerrenak. Ezer aldatu nahi ez dutenak, beti boterean dagoenaren alde egiten dutenak, edozein dela ere boterean dagoena. Beti boterearen mesedetan. Ez da izango politika nazkagarriagorik.

Bilbon bizi izan naiz urte luzetan. Lagun batek Bilbo munduko metropolirik txikiena dela dio. Zuzen dagoelakoan nago. Neurriak berdin dio. Metropolia izatea da balio diguna. Eta txikia ala handia, Bilbo metropolia da. Kultura ezberdinak elkartzen dira bertan, sorterri ezberdineko jende ugari, nahasian eta nahastu gabe, hori guztia ere aukeran.

Azpeitia txikia da, txikiegia. “Donostia txikia” omen. Urruti dago kapital izate hori. Usteak erdi ustel. Eta neurriari baino gehiago, hemengo giroari, bizitzeko erari buruz ari natzaizue.

Nire hitzak luzatzean, bizi izandakotik begiratu beharra daukat. Eta Bilbotik begiratuko diot txikiegia den sasi-kapital usteko Azpeitia honi. Ez naiz neutrala. Nire talaiatik nire begirada objetiboa izan dadin saiatuko naiz, baina hori beste kupel bateko ardoa da. Pentsaraztea lortuko banu...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak