Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abendua »  Amaia Beltran

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

AMAIA BELTRAN Belgikan dagoen azpeitiarra

"Beti aurki dezaken euskaldunen bat festan Belgikan”

Ainitze Oruesagasti

Amaia Beltran azpeitiarra —argazkian, biribilean— Leuveneko kaleetan bertako lagunekin.   (Amaia Beltranek utzita)

Urri hasieratik dago Amaia Beltran Leuven-en (Belgika). Ikasketak direla-eta joan da hara. “Oso gustura” dabil Belgika aldean, nahiz eta lekua “hotza eta oso euritsua” izan.

Nolatan joan hintzenan Belgikara?

Unibertsitatean aukera eman zidatenan proiektua kanpoan egiteko eta aprobetxatzea erabaki ninan. Leuvenen ikerketa zentro batean proiektu bat eskaini zidatenan eta onartu egin ninan.

Zer gustatzen zain gehien hortik?

Bertako jende arteko giroa, baita gazteentzako dauden abantailak ere: antolatzen diren ekintza ezberdinak, hizkuntza ezberdinak ikasteko jartzen dituzten erraztasunak eta, batik bat, prezio beherapenak bidaiatzeko, kiroldegira joateko...

Eta gutxien?

Hori erantzutea oso erraza dun: janaria. Supermerkatura joatea abentura bat izan liteke hemen. Beti aurki dezaken zerbait gustukoa, baina sorpresa ugari izan dinat dagoeneko. Eguraldia, berriz, hotza eta oso euritsua dun.

Gehien harritu hauen gauza?

Euskal Herriko zenbat jende aurkitu dudan. Euskaldunen bat beti aurki dezaken festan; tabernan, kalean... edozein lekutan. Badakin, euskaldunok festa zaleak garela esan ohi dun eta...

Zenbat denborarako gelditzeko asmoa dun?

Maiatza bukaeran bueltatuko naun etxera; beraz, zortzi hilabete pasatuko ditinat hemen. Leonardo beka-k maiatza bukaera arte ematen din laguntza eta lan kontratua ere orduan bukatuko zaidan. Ona hunakek hemen pixka bat gehiago gelditzea, oso gustura nagoelako, baina proiektua bukatzeko bueltatu beharra dinat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak