Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abendua »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Santotomasetako txorizoa

Laster dira santotomasak eta txorizoa izaten da protagonista. Baina ogiarterako bidea luzea eta neketsua izaten da; bai harakinentzat, behintzat

Txorizoa saldu aurretik...
Txorizoa saldu aurretik....  Txorizoa saldu aurretik lan asko egin behar izaten da, eta hori ondo dakite Matxin Harategikoek. Manuel Agirrezabala —argazkian— eta Eli Etxeberriak astero izaten dute eginkizun hori. 
Lehen lana, moztea.
Lehen lana, moztea..  Astearteetan jasotzen du Manuel Agirrezabala Matxin Harategikoak txerria, eta horrekin batera hasten da asteroko lana. Lehenik, txerria moztu behar izaten du. 
Larrutzea lanik zailena.
Larrutzea lanik zailena..  Txerria moztean, hezurrak kendu eta larrutu egin behar izaten da. Manuel Agirrezabalaren ustez, larrutzea da txorizoak egitean gauzarik zailena. 
Behin moztuta makinara.
Behin moztuta makinara..  Behin moztu eta haragia eta gizena bereiztuta, makinara sartzen dute masa egiteko. Haragiari, aurretik prestatutako piper-hautsa ere botatzen diote, besteak beste. 
Hesteetara ondoren.
Hesteetara ondoren..  Masari pixka bat asentatzen utzi ondoren, masa hesteetan sartzen hasten dira. Astean 30 bat kilo txorizo egiten ditu; Santo Tomas festetarako —abenduaren 21ean—, 200 bat. 
Lotzen.
Lotzen..  Masa hesteetan sartu ondoren, bi muturrak lotu behar izaten dira. Argazkiko unean, Eli Etxeberria, Agirrezabalari laguntzen ari zaio. 
Lehortzen.
Lehortzen..  Txorizoak egin eta lehortzen eduki behar izaten dira, zabalduta. Txistorrak pare bat egunez, eta txorizoa, berriz, sei-zazpi egunez edukitzen dute. Denbora hori pasatu ondoren, jateko prest izaten dira.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak