Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abendua »  Iritzia »  Errezeta garaia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Errezeta garaia

Maria Jesus Aranburu

Garai honetan, abendua Gabon festak... errezetak ugaritzen dira. Telebistan, irratian edo aldizkarietan aholkuak eta proposamenak azaltzen zaizkigu. Batzuk errezeta tradizionalak bertako produktuekin, kalitatea azpimarratuz, eta gure amak edo amonak egiten zuten tankerara moldatuz. Besteak, ordea, produktu exotikoekin osatuak berrikuntza bezala azalduz, ahaztu ezinak ere presaka bizi garenez pikoteo tankera prestatuak, nahiz gutizi dendetan beste norbaitek prestatu eta zerbait gehiago ordainduz erosten ditugun.

Bakoitzak duen ahalmena edo denbora, mahainguruan eseriko direnak kontuan hartuta egiten du aukera. Dudarik ez dugu, ordea, denbora pasatu behar dugula erabakia hartzen; aurten nola antolatuko naiz eguneroko ‘monotonía’ horretatik ateratzeko? Lagunen edo familiakoen gustuak kontuan izan, mahaia edo jangela apaindu... ilusioa ipini eta saiatuz lortuko dugu nahi duguna!

Janariaz aparte, behin mahaian, kantuak, karta jokoa, kontu zahar eta berriak ere sarritan izaten ditugu, eta gaur kontu bat kontatu nahi dizuet, akaso baliagarria izango duzuelakoan tertulia garaian aipatzeko.

Putzu batean, zakel bat bizi zen; zakela sarritan ateratzen zen bere putzutik eguzki pixka baten bila ura hotza zegoelako. Baina horrela zen bere bizia, odol hotzekoa denez; eguzkitan berotu eta, duen azal eta arnasketa moduagatik, uretan sartu beharra du; sartu eta atera. Behin, ordea, ‘norbaitek’ ur epela bota omen zuen putzura eta zakelak nabarmendu zuen: “Zer epeltasun gozoa!”. Kanpora ateratzeko premia txikiagoa sentitu zuen. Hurrengo egunetan ere ur beroa botatzen jarraitu zuen ‘norbaitek’, poliki-poliki, gozotasunean ohitu arte, lokartuta bezala egoten zen putzuan, egun batean hilda agertu zen arte.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak