Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abendua »  Iritzia »  Kultura ez da tortura!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Kultura ez da tortura!

Aitor Zinkunegi

Kultura’ hitzaren definizio bila aritu naiz eta honakoa aurkitu dut: “Ahalmen intelektualak lantzea; ahalmen intelektualen garapena dakarten ezagutza eskuratuen multzoa”. Pentsatzen jarri naiz zenbateraino ote dugun kulturaren definizio hori barneratua. Azpeitiarrok ematen al diogu garrantziarik garapen kulturalari? Eta aberastasun kulturalari? Eta irakaskuntzan, zer tarte eskaintzen zaio ahalmen intelektualak lantzeari? Zenbaterainoko gaitasuna dugu kritiko izateko eta alternatibak garatzeko? Zer neurritan mantentzen dugu gure nortasuna korronte globalizatuaren erosotasunean erori gabe? Galdera gehiegi, zabalak, eta, agian, erantzunik gabeko galderak zoritxarrez, edo zorionez?

Zorionez (edo zorionez), badira herrian kultura aktiboa praktikara eraman nahian eta eramatea lortzen ari direnak, oztopo guztien gainetik. Tartean dirurik izan gabe (edo gastuak izatekotan), konpromisoak hartzea zer den ahaztu ez duen jendea.

Zoritxarrez (edo zoritxarrez), lokal duinik gabeko herritarrak dira euren ekimen kulturalak normaltasunez aurrera eramateko izan behar ez lituzketen zailtasunak ezartzen zaizkienak. Kirola egiteko bai azpiegitura ugari! Gaztetxe bat (lokal huts bat) lortzeko, berriz, mamuek azaldu behar izan zuten eta bide honetan Kultur Etxea lortzeko ere ez dakit ba...

Badirudi, Soreasun dugula aukera, baina beste behin ere, herritarren parte(ez)-hartzearen kultura nagusitzen ari da erabakiguneetan. Azpeitian bada kulturaren kontzeptua eta garrantzia ondo barneratu ez duenik, ekimen folklorikoekin, eliteko kultura estatikoa nagusitu nahi duenik. Baina ez dute lan ederra, herri mugimendua nola dagoen ikusita! Zailtasunak zailtasun, kulturan interes kolektiboarekin dihardutenen lanaren errekonozimendua egin nahi dut. Eskertzen da egiten ari zaretena, bejondeizuela!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak