Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abendua »  Iritzia »  Finala Gaztetxean

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Finala Gaztetxean

Jose Luis Otamendi

Barrenak pizten dizkizuten motiboak sortzen dira batzuetan, eguneroko motelari hazkurak kentzera datozen kontu eta doinuak. Kaleetako tristura ikusita, askotan pentsa liteke gabiltzan bideak harrapatu gaituela: etxe edo kotxe zuloan sartu eta ia bertatik mugitu gabe bizi, lanaren, oporren eta auto eta pisu garestien anestesiapeko zorion betean. Zein etorriko, ordea, azaro-abenduko kaleko giroa suspertzera hemen eta... bertsozaleak!

Erniarraitzek asmatu du neguko ostiral gauak argitzen tabernetako Bertso Parrandarekin. Gauza askotan ageri dira bertsolari eta bertsozaleak sentiera eskuzabalaren maisu-maistra azken urteetan. Behetik gorako kultura parte-hartzailearen eredu, belaunaldien, generoen, baserri eta kalearen, bailarako herrien arteko transmisioa eta zubi lana zer den... Eta neurri handiko jendetasuna. Ez aspaldi irakurri nuen Udalaren laguntza mizkinagatik balitz ito egingo liratekeen bertsoak zabaltzeko herri mailako zenbait asmo, bertsolariek santotomas eguerdiko saioaren aldera kobratutakoa Erniarraitzen kutxan uzten duten dirutzari esker mantentzen direla. Eta ez dakizkigunak... Aurtengo Bertso Parrandako finala Gaztetxean izatea ere garaipen bikoitza da: Gaztetxea eta bertsolaritza uztartuta. Zer da eta, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Loidisaletxe epaile direla! Kaleak hustu eta etxe barruko botelloiaren kultura ofiziala alkate den festa sasoian bertsolariak jendeari kalera hoska... Zoragarria ez al da?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak