Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Azaroa »  Igone Guridi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

IGONE GURIDI okina

"Jaietan eta zubietan ere lanera joan behar izaten dinat"

Ihintza Agirretxe

  (Ihintza Agirretxe)

ai eta aste egiten du lan Igone Guridik. Okina da. Astelehenetik zapatura Eliz kalean dagoen okindegian egiten du lan, goizetan. Jaietan, berriz, Azoka plazan saltzen du ogia. Garai batean, igandez plazan baino ez zen saltzen ogia, baina gaur egun lehiakortasuna handia da, eta gero eta jende gutxiago joaten da plazara.

Noiz hasi hintzenan ogi saltzen?

Eliz kaleko okindegian hasi nindunan, orain 6 urte-edo. Plazara jaietan joaten, orain 4 urte-edo.

Eta nolatan plazan?

Orain urte batzuk arte Piedita ibili zunan lan horretan, baina hark utzi zinan eta beste bat hasi zunan. Hark ere utzi zinan eta enpresak han ogia saltzen hasteko esan zidanan, eta horrelaxe hasi nindunan.

Eta zer moduz?

Leku aldetik, dagoen tokirik txarrera dun Azoka plazakoa. Neguan egundoko hotza egiten din han. Arropak bat bestearen atzetik jantzi behar izaten ditin. Udaran fresko egiten din eta ondo, baina bakar-bakarrik egoten naun plaza osoan eta...

Ogi asko saltzen al da plazan?

Lehen, garai batean, bi lagun egoten hitunan eta, hala ere, egundoko ilarak izaten omen ziren tarteka. Orain ez dun horrelakorik gertatzen.

Lan gogorra al da?

Nik ez dinat zubirik izaten, eta jaietan ere lanera joan behar izaten dinat. Gainera, jende aurrean lan egin behar dutenek aurpegi ona izan behar izaten dinagu. Ogia erostera datorrenari berdin zaion hik bi ordu edo hamar egin.

Pasadizorik-edo bai?

Karrera Erdi kalera duen andre batek leihotik soka botatzen zidan eta nik ogia lotzen zionat. Jendea harritu egiten dun.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak