|
|
|
Ikastolen sorrera
Mari Tere Garmendia eta Kontxuelo Odriozola izan ziren Ikastolako lehen andereñoak, eta Uztarriak ohorezko bazkide egin ditu. Garmendiak argazkiak utzi dizkio, “orain arte argitaratu gabeak”
|
|
Ikastolan egindako lana gogoan..
“Orain 40 urte ekin zion bideari Azpeitiko Ikastolak. Andereño nintzen neu —dio Mari Tere Garmendiak—. Kontxuelo Odriozola ere bai. Zentenarioko etxeetan genuen lekua. Argazkian, neu ageri naiz, klaseak ematen”.
|
|
|
|
Diktadura garaian.
“Ikastolaren sorrera nolakoa izan zen maiz azaldu dut baina ez da erraza ulertzea askorentzat. Francoren diktadura garaia zen eta Ikastola sortu genuen Azpeitian”.
|
|
|
|
Zailtasunak.
“Ez zen erraza izan jendea Ikastolara apuntatzea. 200 pezeta izaten zen Ikastolara umea eramatea, eta diru asko zen hori orain dela 40 urte”.
|
|
|
|
Jolasa.
“Umeak gustura joaten ziren Ikastolara. Jolasen bidez irakasten genuen guk. Guraso asko ez ziren askorik fio, baina ohartu ziren umeek ederki ikasten zituztela gauzak”.
|
|
|
|
Gustura.
“Hasierako egunetan, Ikastolara joan nahi ez zutelako negar egiten zuten umeek. Baina gero, hurrengo egunean Ikastolarik ez zegoelako egiten zuten”.
|
|
|
|
Irteerak.
“Ostegunero Loiolara irteera izaten genuen. Han jolastera joaten ginen. Inspektoreak bisita egingo zuen susmoren bat bazegoen ere, irteerak egiten genituen. Bestela, mendira ere joaten ginen tarteka”.
|
|
|
|
Bisitak.
“Jende asko inguratzen zen Ikastola ikustera. Behin Lazkaoko apaizarekin, Lazkao Txiki bertsolaria azaldu zen. Bertso bat bota eta
begiak bete zitzaizkion han ernetzen ari zenari begira”.
|
|
|