Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Azaroa »  Iritzia »  Familia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Familia

Kepa Susperregi

Aldizkaria kaleratuko den garaian ospatuko da gure Elizbarrutian familiari buruzko gogoeta astea. Aurreko urteetan bezala, zenbait hitzaldi, ekitaldi eta ospakizunek osatuko dute aurtengo egitasmoa.

Gai horri heldu zion, duela hilabete batzuk, HOAC (Hermandad Obrera de Acción Católica) erakundearen Batzorde Iraunkorrak. Lan duina familiarentzat, familia bat bizitzarako titulupean plazaratutako gogoetak, langile familiek egun bizi dituzten zailtasunak agerian utzi nahi ditu. Horien artean, lana eta famili bizitza bateratzeko bizi dituzten zailtasunak. Gaur egun nagusi den produkzio eta kontsumo sistemak familiarengan duen eragina aztertzen ere saiatzen da. Aipatutako gogoetan, besteak beste, honoko iritzi hauek plazaratzen dituzte:

Lanak pertsonen eta familien bizitzan, bai eta gizarte bizitzan ere, duen garrantzia erabakigarria aipatzean, lan harremanetan bizi dugun malgutasunak familia bizitzan duen eragina aztertzen dute. Malgutasunaren hainbat alderdi aipatzen dute. Horien artean malgutasun geografikoa, familiek lana dagoen lekura inguratu behar izaten dute eta. Lan ordena: lana, ordu eta txanda ezberdinetan egin, eta atseden egunak aldatzera behartzen ditu hainbat lagun; eta, azkenik, lan sarien malgutasuna, ziurtasun ekonomiko minimoa bizitzea zail egiten duena.

Errealitate horrek oztopo larriak jartzen dizkio familia bizitzaren garapenari; eta giza harremanak errazten ez dituen bizitza eragiten du. Lan bizitzak, izan ere, bizitzaren gainontzeko alderdiak bere menpe hartzen ditu: pertsonala, familiarra, gizarte bizitza...

Bukaeran diotenez, erronka berri bat dugu: “Pertsonen famili eskubideak eta familien gizarte eskubideak” zein diren aztertu, erabaki eta aldarrikatzeko erronka.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak