Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

JOXEMI ETXANIZ Saskibaloi jokalari ohia

"19 urte nitian eta Corbalan, Rullan eta Brabender metrora!”

Enekoitz Esnaola

  (Leire Larrañaga)
Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.  Ametsik ez zeukan. “15 urterekin hasi ninduan saskibaloian. Aurretik futbolean zerbait, baina hankak luzatzean, futbolean korapiloa...”. Argazki zaharretan, goi-goian ezkerrean Etxaniz, Iraurgirekin, bestean —eskubian— Askatuak-ekin Real Madrilen kontra; ondoan, Rullan.  

Bruesa Donostiako taldea modan dago: Espainiako ACB saskibaloi ligan ari da. Joxemi Etxanizek ere jokatu zuen, 1978-79an, Askatuak Donostiako ekipoan —Lehen Maila zen, ez ACB—. Mailarik gorenean jokatu duen azkeneko azpeitiarra.

Nolatan Lehen Mailan?

.2 urtean Bilbon jokatu nian, Aguilasen. Taldea ia desegin zuan presidentea hil zenean, Iosu Arregi Txapao-k Josean Gaska Askatuak-eko entrenatzaileari deitu zioan, bazela Azpeitian hanka-luze bat eta ea probatzea nahi al zuten, baietz eta halaxe. Denboraldi hartan mailaz jaitsi gintuan.

.19 urte hituan orduan...

Eta zer errespetu ematen zuten Real Madrileko jokalariek! Haiek telebistan Europako Kopan jokatzen ikustetik, metro batera nitian Corbalan, Rullan, Brabender, Iturriaga...! Bartzelonan Solozabal, Epi, Sibilio, De la Cruz... zeudean.

.1,95 metro neurtzen duk. Zertaz jokatzen huen?

Hegalean, baina barruan ere bai pixka bat, orduan Lehen Mailan, amerikarrak kenduta, ez zirelako dozena bat baino gehiago egongo bi metrotik gorakoak.

Partida bat?

Real Madrilen kontrakoa, han: 16 puntu sartu nitian. Rullanek defenditzen nindian, bere 2,07rekin. Makala! Pertsonal pila egin zizkidaan eta hamar puntu sartu nitian jaurtiketa libreetatik.

Jokalari bat?

Gure ekipokoa: Nate Davis. 1,94 zuan eta buruarekin saskia jotzen zian! Eta saski azpian jartzen zuan bi baloiekin, eta goitik behera!

Bruesak ia zazpi mila bazkide ditik. Orduan zer zuek?

Onenen kontra betetzen zuan kantxa (bi-hiru mila lagun). Hala ere, behin Bartzelonaren kontra 100-200 lagun joan zituan; greba orokorra tokatu zuan eta...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak