Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  04 »  Julia Tercero

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Julia Tercero: “Nik uste dut alkateak lan ona egin duela oraingoan”

Julia Tercero.  (Ihintza Agirretxe)

Julia Tercero arau ordezkatzaileez uztailean egin zen udalbatzarrean abstenitu egin zen, baina irailean arauon alde bozkatu zuen. Izan ere, PPkoaren ustez, tarte hartan arau ordezkatzaileak “hobetu” egin zituzten.

Arau ordezkatzaileak behin baino gehiagotan aldatu dira. Zer iruditu zaizkizu aldaketak?

Prozesu honetan Esklabetako eremuak izan ditu aldaketarik handiena. Lehenengo, bi aldeetan egin behar ziren etxeak, gero batean... Bestetik, hasiera batean, Madalenako harrobian ez zen etxerik egitea aurreikusten baina orain etxeak egiteko aprobetxatu nahi da... Gauza asko aldatu dira. Eta, azkenean, gustura nago onartu diren arauekin. Nik uste dut alkateak lan ona egin duela oraingoan.

Arauetako eztabaida gai nagusia etxebizitzak izan dira. Zergatik?

Nik uste hor atzean beste zerbait dagoela. Hemen etxebizitzen arazoa baino gehiago, arazo politikoa dago. Hau da, EAJren eta EAren arteko arazoa dago eta horregatik dabiltza horrela, ados jarri gabe.

Zu abstenitu egin zinen uztailean baina irailean arauen alde bozkatu zenuen. Zergatik?

Esklabetako bi areak batera zergatik ez ziren egingo jakin nahi nuen gehienbat. Gero, harrobian etxeak egiteko aukera hori suertatu zen, eta ni ere horren alde nago. Nahiago dut lehenengo Madalenako harrobian etxeak egitea eta, ondoren, Esklabetako gunean egitea. Loiolako bidea oso polita da eta han etxeak egitea baino egokiagoa da beste nonbait egitea.

Habeak eta EAk bestelako proposamen batzuk egin dituzte. Zer iruditu?

Politikoki dituzten ezberdintasunak azaltzeko egin dira hainbat kontu nire ustez. Plenoetan ikusten da sestran besterik ez direla ibiltzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak