Manoli Uranga: “Gutxien dutenek erraztasunak edukitzea da soziala izatea”
|
|
Manoli Uranga.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
Manoli Uranga PSE-EEko zinegotziak arau ordezkatzaileen onarpenaren alde bozkatu zuen iraila hasieran, EAJrekin batera. Beste alderdien adostasuna lortzen saiatu zela dio, baina ez zela lan erraza izan.
Arauen irizpideak behin baino gehiagotan aldatu dira. Onerako izan al da?
Arauak aldatu diren bezala, alderdi barrukoen pentsamoldeak ere aldatu dira. Nik ez dut uste alderdi guztiek hasieran zuten iritzi bera mantendu dutenik denbora honetan guztian. Baina arauei
dagokionez, nik uste dut aldaketek badutela bere alderdi positiboa.
Zein aldatu da?
EAJ eta EA Esklabetako proiektua esku artean zutela aurkeztu ziren hauteskundeetara, batera. Nik uste dut gero, EAk hasieran zuen iritzia aldatu egin zuela eta hor hasi zen eztabaida nagusia.
Etxebizitzen gaiak garrantzia izan du. Zergatik?
Ez dakit, baina nik ezkerreko politikariak direla esaten duten batzuei entzun diet babeseko etxeak egin beharrean nahiago dutela libreak egitea. Nik badakit zer nahi dudan nire herriarentzat:
gutxien dutenek erraztasunak edukitzea. Hori da soziala izatea niretzat.
Errepideen gaian eta beste hainbat arlotan aldaketak izan dira eztabaida gai.
Bai, baina errepideen kasuan Udalak ez du zeresan handirik. Gipuzkoako Foru Aldundiak guztia edo ia guztia erabakita izaten du, eta hor ez dago eztabaida handirik. Nire ustez, hor dagoen proiekturik garrantzitsuena Urola bailara Goierrirekin lotzeko errepidea. Hau da, N-1era egin nahi den lotura hori.
Arauak direla-eta proiektu eta herri eredu ezberdinak azaldu dira.
Bai. Baina, nire ustez, horrelako gai garrantsitzu batean adostasuna lortzea garrantzitsua da. Ni saiatu naiz herriko alderdi guztien arteko adostasuna lortzen baina ezin izan da. Habearekin ere saiatu naiz horretan, baina ezinezkoa izan da hori lortzea.
|