Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  04 »  Julian Eizmendi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Julian Eizmendi: “Lege berriari segituko diogu eta etxe erdiak babestuak izango dira”

Julian Eizmendi.  (Ihintza Agirretxe)

EAJk Jose Mari Bastidaren garaian eman zion hasiera arau hauen berrikusketari. Julian Eizmendi alkatetzara iritsi zenean (2003), hasieran irizpide haiei segitu zien, baina gero, aldaketa batzuk egitea erabaki zuen, batez ere Esklabetako lurretan. Orain helburu nagusietako bat, “agintaldia bukatu aurretik behin betiko arauak onartzea da”.

Alkatetzara iritsi zinenean, berrikustea hasita zegoen. Gero, irizpideak aldatu dira...

Aurreko agintaldiaren bukaeran hasi zen arauen berrazterketa, eta hasieran, hango irizpideei jarraitu genien. Baina gero, etxebizitzen kopurua gehiegizkoa zela eta, lur gehiago ez errekalifikatzea erabaki genuen. Ondoren, ajuste batzuk ere egin ditugu eta eman diogu hasierako onarpena. Gure helburu nagusienetakoa, agintaldia bukatu aurretik behin betiko arauak onartzea da.

Zer hartu duzue kontuan arauok egitean?

Guk hiru irizpide nagusi izan ditugu: alde batetik, kalifikatuta di-tugun lurrak ondo aprobetxatzea, errekalifikazioan zuhurrak izatea; etorkizuna ez hipotekatzea, modeloa 8 urterako da; eta azkenik, eredu orekatua egitea.

Zergatik izan da etxebizitzen gaia eztabaida gai nagusia?

Arau hauetan desberdintasun handienak etxebizitzetarako lurretan, etxe kopuruetan, izan ditugu. Guk kontuan hartu ditugu Eusko Jaurlaritzako txostena eta Urola Kostako Plan Territorial Parcial-a. Dokumentu horien arabera planteatzen den etxebizitza kopuruaren batez bestekoa, 1.221 etxebizitza ingurukoa da, eta gure eredua kopuru horretan dabil, 1.275 etxe ingurutan. Etxe kopuru hori ia-ia etxebizitzetarako gaur egun kalifikatuta dauden lurretan egingo da. Bestalde, herri erdian daukagun labea ateratzeko aukera ere aurrera doa (Hermanos Gallardo enpresarena). Hemendik 8 urtera daudenek erabaki beharko dute herria zein aldera garatuko den. Gure jarrera honek herriaren etorkizuna ez hipotekatzea dakar.

Sarri aipatu dituzue oreka, garapen soziala...

.8 urtean eraikiko diren etxeen erdiak babestuak izango dira. Erdi horretatik %16 tasatuak izango dira, %35 babes ofizialekoak eta gainontzekoak libreak. Jauzi kualitatibo handia emango dugu arlo horretan. Bestalde, geografikoki ere oreka batean haziko gara: Etxebeltz-Izarra Mendebaldera, Agirre-Jaka Hegoaldera, Soreasu-Madalena Ipar Ekialdera eta Ipar aldera San Miguelekoa. Hazkundea ere alde guztietara egitea aurreikusten dugu; orekatua, hain zuzen. Soziala, berriz, zera: guk lege berriari jarraituko diogu eta eraikiko ditugun etxeen erdiak babestuak izango dira. Sozialki ere oreka lortu nahi dugu.

Habeak herri eredua herritarren aurrera zabaltzeko deia egin zuen.

Arauen proposamena hirugarren aldiz dago jendaurrean. Jendeak alegazioak egiteko aukerak izaten du. Eta, jakina, zenbait alegazio kontuan hartzen dira. Orain ere hasierako onarpena jendaurrean daukagu, alegazioak egin nahi dituenak egiteko. Baina gu ez gara beraiek deitzen dituzten herri batzarrak egitearen aldekoak. Gure ustez, parte hartu nahi duenak baditu bideak.

Alderdiek oso proposamen eta herri eredu ezberdinak planteatu dituzue, ezta?

EAk, Habeak eta guk proposamen ezberdinak egin ditugu. Dudarik gabe, zenbat eta adostasun handiagoa lortu, orduan eta hobeto herriarentzat, baina ezberdintasunak handiak izan dira eta ez da posible izan. Gure ereduak PSE-EEren eta PPren adostasuna izan du.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak