Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  04 »  Azpiegiturak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpiegiturak

Errepide sarea luzatuz

N1-era lotura

  • Ezkio-Itsarora.

-Azpeititik abiatu eta Ezkio-Itsasoraino joango litzateke errepidea. Horretarako, bide berri bat egingo dute. Horko bidea Foru Aldundiak dagoeneko markatuta du eta bidea nondik nora joango litzatekeen ere zehaztu du. Bide hori zati batzuetan oraingo bidean joango litzateke, baina beste zati batzuetan bide berria legoke. “Bide berri horrek bihurgune gutxiago izango lituzke, eta oraingo bidea baino hobea izango litzateke”, esan du Arturo Rivas Azpeitiko Udaleko arkitektuak.

-N-1erako errepidea Urrestilla eta Matxinbenta ingurutik pasatuko litzateke.

-Ezkio-Itsason ziurrenik Abiadura Handiko Trenak geldialdiak egingo lituzke.

Saihesbidea

  • Egiteko bidean.

-Landetatik hasiko da eta Arria atzetik, Loiolatik joango da.

-Garai batean saihesbidearen gaiak herrian eztabaida sortu zuen; oraingo proiektuaren desberdinak ziren. Aukera bat, saihesbidea Izarraitz magalean egitea zen. Bestea, Landeta aldetik.

-Foru Aldundiaren eta Udalaren aspaldiko asmoa da saihesbidea egitea.

-Zatika egingo dute, ez dena segidan.

-5,2 kilometroko luzera izango du bide berriak.

San Miguelekoa

  • Kilometro erdikoa.

-Eskuzta aldetik hasiko litzateke errepide hori. Handik Soreasu atzetik, Santutxotik, San Miguelen egingo diren etxe berrien atzetik Ezkerretegi baserriraino iritsiko litzateke. Handik irteera, Loiolabideko etxeetatik etorbidera izango litzateke.

-Irteeran errotonda bat egingo litzateke, Ezkerretegi inguruan.

-Kilometro erdi bateko bidea litzateke.

-Rivas arkitektoaren hitzetan, “nahiko zaila da errepide hori egitea, horretarako diru asko behar delako”.

Bidegorriaren apustua

Area

  • Herri barruko sarea.

-Herri barruan bizikletaz ibiltzeko bideak egitea nahi dute. Jose Artetxe kaletik Garmendira bidegorria egiten laster hasiko dira.

-Datozen urteetan Urrestilla eta Nuarberako bidegorria ere egin nahi dute.

  • Herri kanpoko sarea.

-Urolako bost udalek irailean azaldu zutenez (Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia eta Azpeitikoak), bidegorrien aldeko apustua egingo dute. Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorriaren lanak abendutik maiatza bitartean egingo dira.

-Azpeititik Azkoitirako bidegorria Urolako trenak zeukan bidetik egingo da leku gehienean.

-6.400 metro inguruko ibilbidea izango da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak