Berdegune eta parkeak
Jesulagunen zelaiko zati bat, publiko
Parke publikoa
-Arauetan etxeez, guneez eta eraikinez gain, zelaiak eta berdeguneak ere kontuan izan behar dira. Arauotan, Loiolako Basilikaren atzean dagoen jesulagunen zelaia, bi zatitan egitea aurreikusten dute. Berdegune hori jesulagunena izan da eta lehen ez zeuden prest hor ezer egiteko. Baina orain prest daude parke publikoa egiteko zati batean.
-95.000 metro koadroko zelaia egingo litzateke publiko; justu Basilikaren eskubialdean gelditzen den zatia. Basilikaren hormetatik ibai alderako zatian parke bat egiteko aukera dago hor. Beste zatiak, mendi aldera gelditzen dena, jesulagunena izaten jarraituko luke.
|