Etxebizitzak
Arlorik polemikoena
Bost area nagusiak
-EAJren eta EAren arteko eztabaidagai nagusia izan dira
bi area horiek.
-Etxebeltz-Izarra aldean 320 etxebizitza egingo dituzte.
-EAk Esklabetako aldea, Etxebeltz- Izarra aldekoarekin batera garatu behar dela dio.
-EAJk Esklabetako aldean ezer ez eraikitzea erabaki du.
-Soreasun bi area daude eraikitzeko: harrobian eta
Soreasu-Madalenan.
-Harrobian 39 etxebizitza egingo dituzte. Dorre bat egiteko asmoa
dute.
-Soreasu-Madalenan 154 etxebizitza egitea aurreikusten dute.
-Hori guztia, Alde Zaharra eraberritzeko planaren barruan egindako aurreikuspena da.
-Agirre eta Jakanekoan denera 122 etxebizitza aurreikusi dituzte.
-Agirrenekoan 68 etxebizitza.
-Jakanekoan, berriz, 54.
-San Miguelen 115 etxebizitza egitea aurreikusten dute.
-Alkateak 2007ko udal hauteskundeen aurretik hasi nahi ditu horko lanak.
-Etxebizitzez gain, aparkaleku ugari eta frontoia egiteko asmoa dago.
-San Migueleko errepidea egiten bada, etxe horien atzetik pasatuko litzateke.
-Alde Zaharra eraberritze plana dute.
-80 etxebizitza aurreikusi dituzte.
-Hori ez dute arau ordezkatzaileetan sartu, baina horrek ere eztabaida ekarri du Azpeitian.
-Hermanos Gallardo enpresak, Zelai Luzen dituen bulegoak eta enpresaren zati bat —labea, hain zuzen ere— Badiolegira eramateko asmoa du datozen urteetan.
-Zelai Luzeko eremuan horretan zer egingo duten ez dute zehaztuta.
Beste areak
- Eraikitzea posible den beste areak.
-Azkune. 68 etxebizitza egitea aurreikusten dute.
-Iturzulo. 48 etxebizitza.
-Santutxo. 25 etxebizitza.
-Enparan aldea (kuartel zaharra). 23 etxebizitza.
-Harzubia. 19 etxebizitza.
-Oiarzabal. 98 etxebizitza.
-Landeta. 10 etxebizitza.
-Urrestilla. 21 etxebizitza.
-Txorietxe. 60 etxebizitza.
-Nuarbe. 16 etxebizitza.
|