Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  04 »  Etxebizitzak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak

Arlorik polemikoena

Bost area nagusiak

  • Etxebeltz-Izarra.

-EAJren eta EAren arteko eztabaidagai nagusia izan dira bi area horiek.

-Etxebeltz-Izarra aldean 320 etxebizitza egingo dituzte.

-EAk Esklabetako aldea, Etxebeltz- Izarra aldekoarekin batera garatu behar dela dio.

-EAJk Esklabetako aldean ezer ez eraikitzea erabaki du.

  • Soreasu-Madalena.

-Soreasun bi area daude eraikitzeko: harrobian eta Soreasu-Madalenan.

-Harrobian 39 etxebizitza egingo dituzte. Dorre bat egiteko asmoa dute.

-Soreasu-Madalenan 154 etxebizitza egitea aurreikusten dute.

-Hori guztia, Alde Zaharra eraberritzeko planaren barruan egindako aurreikuspena da.

  • Agirre-Jaka.

-Agirre eta Jakanekoan denera 122 etxebizitza aurreikusi dituzte.

-Agirrenekoan 68 etxebizitza.

-Jakanekoan, berriz, 54.

  • San Miguel.

-San Miguelen 115 etxebizitza egitea aurreikusten dute.

-Alkateak 2007ko udal hauteskundeen aurretik hasi nahi ditu horko lanak.

-Etxebizitzez gain, aparkaleku ugari eta frontoia egiteko asmoa dago.

-San Migueleko errepidea egiten bada, etxe horien atzetik pasatuko litzateke.

  • Alde Zaharra.

-Alde Zaharra eraberritze plana dute.

-80 etxebizitza aurreikusi dituzte.

  • Zelai Luze aldea.

-Hori ez dute arau ordezkatzaileetan sartu, baina horrek ere eztabaida ekarri du Azpeitian.

-Hermanos Gallardo enpresak, Zelai Luzen dituen bulegoak eta enpresaren zati bat —labea, hain zuzen ere— Badiolegira eramateko asmoa du datozen urteetan.

-Zelai Luzeko eremuan horretan zer egingo duten ez dute zehaztuta.

Beste areak

  • Eraikitzea posible den beste areak.

-Azkune. 68 etxebizitza egitea aurreikusten dute.

-Iturzulo. 48 etxebizitza.

-Santutxo. 25 etxebizitza.

-Enparan aldea (kuartel zaharra). 23 etxebizitza.

-Harzubia. 19 etxebizitza.

-Oiarzabal. 98 etxebizitza.

-Landeta. 10 etxebizitza.

-Urrestilla. 21 etxebizitza.

-Txorietxe. 60 etxebizitza.

-Nuarbe. 16 etxebizitza.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak