|
|
|
Lehorreko surflariak
‘Lehorreko surflariak’, horrela definitzen dira beraiek; abuztuan hamahiru egunez itsasontzian eta tabla gainean ibili dira Maldivetan
|
|
Oporrak, zaletasuna, kirola....
Hamabi lagun (11 azpeitiar eta billabonatar bat) oporrak eta surferako zaletasuna konpartitu nahian Maldivetako uharteetan izan dira, barku batean hamahiru egunez. Argazkian, han, barkuan.
|
|
|
|
Bertakoekin.
Itsasontzia utzi eta lehorreratzen zirenean, maldivarrekin ondo konpondu izan dira. Goian, lehorrean bertako umeekin ateratako argazki bat.
|
|
|
|
Barku txikia eta handia.
Itsasontzi txikia eta handia, biak behar izaten zituzten. Hala ere, itsasontzi txikiarekin izan zituzten gorabeherak. Izan ere, pisu gehiegi biltzen denean...
|
|
|
|
Kantitatea, kalitatea....
Kantitatea ala kalitatea, zer da hobea surferako? Maldivetan olatuek ez dute aparteko kalitaterik, baina olatu asko izaten da eta horren bila joan ziren hara. Egunero izan zituzten olatuak.
|
|
|
|
Lasaitzen bukaeran.
Egun osoan uretan ibili ondoren, egunaren bukaera aldera lasaitze eta luzaketa ariketak egiten zituzten. Argazkian, barku gainean lasaitze ariketak egiten.
|
|
|
|
Erosketak.
Tabletatik jaitsi eta Maldivetako uharteetan turismoa eta erosketak egiteko beta hartu zuten. Argazkian, lehorrean izan ziren une batean.
|
|
|
|
Altxorra.
Maldivetako altxor preziatuak olatuak eta surf tablak dira. Hara joateko laguntza izan zuten, Zarauzko Moor Surf eta Azpeitiko Kalani dendek taldeari bina
tabla eman zizkietelako. Etxe Zuriko Azpeitiko tabernakoek ere lagundu zieten.
|
|
|