Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  Iritzia »  Gazte txalupatik at!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Gazte txalupatik at!

Aitor Zinkunegi

Gazteria naufragioan da aspaldian eta egoera okertzen hari da. Hori gutxi balitz, egunero ikusi behar ditugu jauntxoak, korbatarekin itsaratzen diren kapitainak euren marinel eta soldaduekin, gure muturren aurrean, yateetan bueltaka. Ontziak eta itsasoa indarrez lapurtu eta jabetza pribatu bilakatu zituzten. Gaur egun, guztion ondare eta eskubidea darabilte, behar batekin espekulatuz, lotsa gutxirekin. Eta gazteok, bakoitza bere burua salbatu nahian; enbor zati bati helduta batzuk eta txalupa txikiak urrearen prezioan ordainduz beste batzuk.

Baina badakite nazkatzen hasita gaudela. Oraingoan, berrehun bat lagun sartzen diren txalupa eskaintzen digute, Hotel Loiola ondoko portuan, eurek beharturiko gure naufragioa axola omen zaielako. Geuk eraikiko dugu txalupa, geure baliabideekin eta ondoren, jauntxoekiko zorretan izango gara baimena emateko bezain eskuzabalak izan direlako. Zozketaz erabakiko da nortzuk ontziratuko diren (yatedunek ere parte har dezakete, noski), gainontzekoek naufragioan jarraitu beharko dute. Horrekin, jauntxoek, beste urte batzuetarako tolerantzia irabaziko dute (...eta ondo betetako gutunazalen bat edo beste!). Okerrena, ontziratuko diren ‘zortedunek’ noizbait naufragioan egon zirela ahanztea izango da. Ez naiz aztia, baina ez dago izan beharrik ere...

Nik, jauntxoek gehiago egin dezaketela eta tontotzat gaituztela uste dudalako, pirata izatea erabaki dut, konplexurik gabe, kontraesanetatik ikasiz. Badakit ospe txarra izango dudala, epaitu eta zigortu egingo nautela, baina baita erantzuleak nor diren ere: yatedun oligarkia kontserbadorea, gazteriaren kriminalizatzaileak. Arrantzaleei lapurturiko itsasontziak berreskuratu nahi ditut, beharren arabera banatzeko eta ez zozketaz. Etxebizitza luxua bada, okupatzea eskubidea!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak