Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urria »  Iritzia »  Arrazoi txikiak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Arrazoi txikiak

Jose Luis Otamendi

Urte politikoa hasi berri dugu eskola sasoian. Kezkaren lapiko berean egosten da itxaropena, eta itxaropenaren saltsatan bustitako ogi koskorrak ahosabaira kezkaren erremina dakar. Porrota gaindituko dugun kurtso berriarekin? Historiak berriz gauzak konpontzen hasteko aukera bat eman arren, geure kaxkarrean jarraituko dugun oiloek pixa egin arte? Gai askotan dugu etxe-etxekoa frakaso sentimendua, baina etxe zokoko, Azpeitiko politikarena jarri nahi dut guztien buru gaur.

Lehen-lehen, agintariak indarrez ezartzen zizkigutela egiten genuen aitzakia. Demokrazian, berriz, gutxiengo zabalenek guztion gainean dute aginpidea. Erraz esaten da: 1979tik EAJk du alkatetza Azpeitian, eta 30 urtera doa! 'Periko Motxala'-ren pare ikasi dute gurpil horri eragiten jeltzaleek. Nire hitzotan inbidia ikusi nahi duenak ez du lan zaila. Ezinaren pegaixoa leporatuko dit hainbatek. “Hireetakoak balira, ez huke hotsik aterako!”. Seguru. Hori hala den jakiteko aukera nahi nuke, ordea, neuretzat, eta oraingo martxan... Tristea ere bada diktadura askotan baino gehiago irautea karguek hemen. Azpeitiar askok ez du beste alderdirik ezagutu alkatetzan? PNVren gerizapean jaio, hazi eta zahartu... Destino motza da hori inoiz politikari zerbait gehiago uste izan dionarentzat. Bistakoa da irteera ez dela denok alderdi bateko egitea, prentsa bera irakurtzea, hizkuntza bakarrean hitz egitea, edo lapiko beretik jatea. Kontrakoa baizik. Kurtso bukaerak hitz egingo digu bere ahotik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak