Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abuztua » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

OLATZ GARCIA Pitxiak.com denda (Bai Euskarari Ziurtagiria du)

"Euskarak behar du bultzada eta gure esku dago hori"

Ihintza Agirretxe

40 ziurtagiri herrian
40 ziurtagiri herrian.  Azpeitian 40 eragilek daukate Bai Euskarari Ziurtagiria. Hain zuzen ere, iaz baino bi gehiagok. Hiru mailako ziurtagiriak daude.  (Ihintza Agirretxe)

Ekainaren 29an banatu zituzten Azpeitian aurtengo Bai Euskarari Ziurtagiriak. 40 eragilek hartu dute ziurtagiria. Haietatik bi, berriak dira. Pitxiak.com denda da bat. Olatz Garcia da dendako nagusietako bat eta “euskararen normalizazioan lan egitea eta euskarari bultzada ematea” ondo iruditzen zaio.

Zergatik ekin diozu Bai Euskarari prozesuari?

Guk ondo ikusten dugu euskararen normalizazioan lan egitea eta euskarari bultzada ematea. Orain arte beti dena gazteleraz izatera ohitu gara eta normaltzat jo dugu hori. Guri Bai Euskarari prozesu honetan sartzeko eskaintza egin zigutenean, ez genuen dudarik izan, eta baietza eman genuen. Jendeak gero eta arreta handiagoa jartzen dio euskarari, eta bide horretan lan egin behar da.

Zein dira hartu dituzuen konpromisoak?

Gure eguneroko lanean, ordenagailuko kontuak-eta euskaraz egiten saiatuko gara hemendik aurrera. Guk bezeroekin normalean euskaraz egiten dugu, baina gero paper kontuak-eta euskaraz egiten saiatu beharko gara. Kontuak-eta beti euskaraz egin ditugu. Askotan, ordea, eskaerak-eta gazteleraz etortzen dira eta presagatik-edo gazteleraz sartu izan ditugu ordenagailuko datu basean. Nik uste gauza horiek euskaratzen izango dugula lanik gehien.

Horrelako prozesu bat beharrezkoa dela uste al duzu?

Bai, behar da horrelako zerbait. Euskarak behar du oraindik ere bultzada hori, eta aurrera eramatea gure esku dago.

Berezoek ahalegin hori aintzat hartzen al dute?

Egia esan, jendea ohituta dago gauza guztiak gazteleraz ikustera. Baina guk betidanik izan dugu oharrak-eta euskaraz jartzeko ohitura. Erdaldunak etortzen direnean, askotan kexatu egiten dira oharrak ez dituztela ulertzen. Nik beti esaten diet galdetzeko, gustura esango diedala zer jartzen duen eta. Jende euskaldunak, ordea, eskertzen du euskaraz ikustea oharrak, eta erdaldunak ikasten doaz.

Konpromisoak betetzea erraza egingo al zaizu?

Erraza ez da izango. Izan ere, lana lana da, eta konpromisoen kontu honek lan gehiago emango digu seguruenik. Baina pixkanaka-pixkanaka lan egin beharko dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesu honetan jarraitzeko. Gogoarekin gaude.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak