Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abuztua » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

LUIS MARI LOINAZ Zezenketetako sarreren bildumagilea

"Zezenetako sarrerak biltzen ditut duela 25 urtetik"

Ihintza Agirretxe

  (Ihintza Agirretxe)
Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.  Amets askorik ez zuen egiten Loinazek txikitan, baina pilotan ibiltzea asko gustatzen zitzaion. “Oraingo umeak futbolean ibiltzen diren bezala, lehen pilotan ibiltzen ginen gu, baina asmo handirik gabe”, dio. Argazki zaharrean, Loinaz, Maristen eskolan. Besteetan, sarrerekin.  (Luis Mari Loiaz utzita)

Luis Mari Loinazek zezenetetako sarrerak gordetzen ditu. Horretan daramatza 25 urte inguru. Zezenak gustatzen zaizkio, baina zezenketak baino gehiago, zezenketen inguruan sortzen den giroa gustatzen zaio; aurkezpenak, toreatzaile eta ganaduzaleekin hitz egitea...

Noiz eta zer dela-eta hasi zinen zezenetako sarrerak biltzen?

Orain 25 bat urte hasi nintzen. Nik zerbait egin nahi nuen, eta Jose Inazio Alberdik zezenketen edo zezen-plazaren inguruan zerbait egiteko esan zidan. Horrelaxe, zapaturo Donostiako hemerotekara joaten hasi ginen. Han Azpeitiko zezen-plazako apunteak hartzen hasi nintzen.

Eta sarreren kontua...

Horretan neure kasa hasi nintzen. Azpeitikoak-eta gordetzen hasi nintzen lehenengo, garrantzi handirik eman gabe. Gero Jose Manuel Arrieta zarauztarra egin nuen lagun, eta hark sarrera zaharren fotokopiak eta beste gauza asko eman zizkidan. Hura hil zenean, haren emazteak nahi nuena hartzeko esan zidan eta gauza ederrak jaso nituen; horien artean, zezenketetako sarrera ugari.

Argazkiak ere biltzen dituzu.

Bai. Saninazioetan zerbait garrantzitsua izango dela ikusten badut, neuk ateratzen dizkiot argazkiak edo, bestela, Pepe Gili-edo esaten diot ateratzeko. Hala ere, argazkiak baino gehiago, sarreren kontuarekin ibiltzen naiz.

Zenbat sarrera eta nongoak dituzu?

Sarrerekin 210 bat tomo ditut guztira; horietatik, 40 bat sarrerekin bakarrik. Azpeitikoak ez ezik, Donostia, Madril, Frantzia eta Mexikokoak ere baditut. Sarrerak biltzen ditudala dakidan jendeak, sarrerak gorde eta gero eman egiten dizkit.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak