10 urte 10 ikuspuntu
Ihintza Agirretxe
Hamargarren urtez segidan egingo dute herri bazkaria San Inazio bezperan. Jendetza bilduko da atzera
|
|
Iaz, lehen aldiz, paella-egile bat etorri zen herri bazkaria prestatzera.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
Xanet Esnaola (antolatzaile ohia): "Elkargunea izatea eta festetan herritarrek ikusle papera ez izatea lortu nahi zen”
Imanol Salegi (antolatzaile ohia): "Laguntza eskatu ziguten, ondo iruditu zitzaigun eta gero segitu egin dugu”
Iban Arregi (antolatzaile ohia): "Saninazio parte-hartzaile eta herrikoien aldeko aurreneko hazia izan zen”
Jaione Unanue (antolatzaile ohia): "Festetako ilusioa piztu da eta beste festa batzuk posible direla erakutsi da”
Leire Goenaga (antolatzailea): "Jende gehien elkartzen den ekitaldietakoa da, eta hori da guztiaren oinarri”
**Ińigo Karrera (antolatzaile ohia)**: "Aurreneko bazkari hark inflexio puntu bat markatu zuen saninazioetan”
Aitziber Salegi (antolatzaile ohia): "Festa alternatiboak antolatzeko dirua lortzeko modu bat zen bazkaria”
**Begońa Arozena (antolatzaile ohia)**: "Herri bazkaria izenak berak dioen bezala, herritar guztiena da”
Haizea Egiguren (antolatzailea): "Iaz ere ez genuen dudarik izan herri bazkaria antolatu behar zela”
Aitor Arrizabalaga (antolatzaile ohia): "Bazkaria festa herrikoiekin lotuta dago, eta asko lortu da arlo horretan”
|